Iragan otsailean "Esploratzaileen" gelako hiru gurasori esker, Newtonen "ekintza kontraekintza" (edo "Accción-reacción") delako oinarria proban jarri genuen.

Bikain pasa genuen plastikozko botilak apaindu, gure diseinua eman eta espazio-ontzi horiek ondoren hegan jartzen. Airea, ura, txirrinden gurpilentzako puzgailua, hodi bat, botilak eta gutxi gehiago behar izan genituen ekintza bitxi hori aurrera eramateko. Beno, Newton-en ekarpenen inguruko ezagutza pixka bat eta irudimena ere ezinbesteko izan ziren, noski!

Hain izan zen ikusgarria, eskolako gaztetxoenak ere bertan izan genituela esperimentua ikusi eta, ausartenen kasuan, zaharragoekin batera parte hartzen ere.

Eskerrik asko familiak!

Hemen irudi eta bideo gutxi batzuek; egin klik argazkiak eta ikusi, ikusi!