Lehengo astean Koloreen gelakoek plastilina egin genuen. Izugarri gustora ibili ginen, argazki gehiago ikusteko egin klik argazkiari.
Animatzen zarete berriz etxean egitera? Hemen dituzue jarraibideak:
Beharrezko materiala eta osagaiak:
-Orea egiteko ontzi bat
-Edalontzi bat (neurriak kalkulatzeko)
-Goilara handi bat
-Irina
-Gatza
-Ura
- Olioa
-Elikagaien koloratzailea
Jarraitu beharreko pausoak:
-Ontzi batera irina bota (3 edalontzi goraino betea)
-Ondoren, gatza eta ura gehitu (edalontzi bana goraino beteta)
-Jarraian 3 goilarakada olio
-Dena ongi ongi nahastu, ore homogeneo bat geratu arte
-Gustuko koloratzailea gehitu, pare bat tanta nahikoak dira
-Lixto! Egina duzu plastilina
Edozein aldaketa edo berri erlazionatua jaso nahi baduzu, mesedez bete hondoko datuak.
Iruzkin