Lehenengo hiruhilekoan margo fosforitoekin eta tapoi birziklatuekin egin genuen lan. Gela ilundu eta giro egokia lortu genuenean, argi ultra moreak piztu eta tenpera fosforitoak probatzen hasi ginen. Egindakoa ikusi nahi izanez gero, egin klik ondorengo linkean:
Kartulina txuri bat hartu eta gure irudimena erabiltzen hasi ginen. Lehenengo paper txuri batean gure murala irudikatu genuen, ondoren horma-irudi bat aukeratu genuen, jarraian kartoi zati batean marrazkia irudikatuz eta tapoiak itsatsiz. Bukatzeko, gure mural koloretsuaren azalpen bat idatzi genuen.
Edozein aldaketa edo berri erlazionatua jaso nahi baduzu, mesedez bete hondoko datuak.
Iruzkin