Plastikako saio batean, Aviones De Papel izeneko pelikula bat ikusi genuen. Pelikula horren bidez hegazkin txapelketa bat egin genuen. Parte hartzaileak Txirrita eskolako ikasleak izan dira hain zuzen ere, LH 3, LH 4, LH 5 eta LH 6 koak izan dira. Gela bakoitzean epaile bat eta bere ordezkoa hautatu ziren. Hegazkin txapelketa Ereñotzuko frontoian egin zen. Plastikako saioak aprobetxatu genituen hegazkin desberdinak egin eta probatzeko. Guk hegazkinak egiteko, papera erabili genuen, eta gero, hegazkinek egindako distantzia neurtzeko metroa. Finalistak hauek izan dira:

Xabat, Jone eta Ortzi. Irabazlea, berriz, Xabat Zelaia Miner izan da.