Martxoaren 1ean ere lan ugari egin genuen Joxerra eta Alicerekin: patata sartu eta garia, errefauak eta ilar usaintsuak erein.

Tulipanak jaiota eta andere mahatsaren adaxketan hosto jaioberriak ikustea pozgarria izan zen.

Joxerrak erlauntza ireki zigun eta abarasketan erle hilak ikusi genuen.

Gainera, aurretik aldatutako letxugak eta errefauak bildu genituen etxerako.

Ikusi beharrekoak ikusi eta lan egin ondoren, jolaserako tarte bat ere hartu genuen eskolara itzuli aurretik.

Eskerrik asko Joxerra eta Alice!!!