Bisita sorpresa izan genuen, Tomas etorri zen bere baserrira bisitan joateko gonbidapenarekin. Aitzakia paregabea Ezkio gora goiz pasa joateko! Hurrengo egunetan berriro etorri ziren Tomas eta Junkal inkubagailua ekartzera, baina ez ziren bakarrik etorri, Maixabel eta Pedro ere txitak jaiotzen zirenerako kutxa ekarriko zutela esatera ere hurbildu ziren. Prozesu osoan zehar izan dira gurekin laguntzen eta benetako plazerra izan da. Guztia nola joan den ikusi nahi baduzue klikatu bideoan.