IMG_8915

 Gaur arratsaldean, eta urteroko ohitura jarraituz, Olentzeroren bixita izan dugu herrian. Pistak jarraituz Ardantza aldetik paseotxoa egin dugu eta futbol zelai ondoko txabolatxoan aurkitu dugu gure eskutitzak jasotzeko prest. Goxokiak eman dizkigu, argazkiak atera ditugu eta Olentzerori abestu ondoren, Osinalde Elkartera joan gara mokadutxoa egitera. Bihar gauean berriro etorriko dela agindu digu, baino oraingoan opariz beteta. Bihar arte Olentzero!