Aurten ere, atera gara eskean, nola ez!
Txandaka-txandaka Gabiriako auzo desberdinak bisitatzen ditugu urtero bertan bizi direnei, aurrez eskolan prestatutako koplak abestera. Balentzategi eskolako haur, irakasle zein guraso ibili gara kantuan aurten astebukaera tokatu baita parean. Gabiriako herrigunean gora eta behera jardun dugu goizeko 9etatik 11:30ak arteko tartean. Etxeko andre zein gizonei kopla eskaini eta trukean zer jana ere izan dugu, ez gaude kexatzeko moduan.
Ea hurrengo urtean ere berdintsu jarduteko moduan garen!
"Dios te salbe, abe Maria / egin dezagun gaur topa / denon problemak konpon daitezen / hori dizuegu topa. "
Edozein aldaketa edo berri erlazionatua jaso nahi baduzu, mesedez bete hondoko datuak.
Iruzkin