Gabiria

1 minutuko irakurketa (209 hitz)

ZUHAITZ EGUNA 2017

 Azken urteetan udaberriaren hasiera inguruan egin dugun legez, aurten ere Balentzategi eskolako ikasle eta hauen gurasoek hitzordua genuen larunbatean goizeko hamarretan. Asmoa? Aurreko urteetan sartutako zuhaitzak gainbegiratu eta txukundu, zuhaitz berriak sartu eta udalatxea apaintzen duten geraneo ontziak ere berritu.

Edorta Atinek aurten ere, zer kontatua bazuen. Berak ekarri zizkigun lur, landare, lanabes eta ongarria ere noski. Naturari "kopiatuta" omen dakizki berak hainbeste gauza, eta guri ere hala egiteko gonbita egin zigun. Zuhaitz motei dagokienez, beste urteetan pago, aritz, lizar nahiz arteak sartu izan ditugu Gabiriko gune desberdinetan. Aritza omen da hala ere, ondoen datorrena gure inguru haizetsu honetan, eta beraz aurten, espezie hori sartzen ibili gara batez ere. Zuhaitz landarea osasuntsu egoteko zein ezaugarri izan behar dituen ere esan digu: sustrai osasuntsua, inon moztu gabea;adar nagusia luzea, eta noski oraindik hostorik gabea, horrek landarea oraindik lozorroan dagoela adierazten baitigu, eta beraz ez duela sufritzen landatzerakoan.

Haur gaztetxoenek geraneoak landatzea aukeratu zuten, eta besteok aurreko urteetako landareak gainbegiratzera abiatu ginen. Batzuk ipurditik atera behar izan genituen azalean zauriak baitzituzten inguruko belarra moztean-edo egindakoak. Landare horiek batere indarrik gabe hazi zirela ohartu ginen Edortaren azalpenei esker.

Goiz pasa, guraso batzuek prestatutako hamaiketako ederrarekin bukatu genuen. Eguraldi kaskarra espero genuen arren, eguzkia eguna argitzera atera zen eta hotz egiten zuen arren, primeran ibili ginen.

KORRIKA TXIKIA
SANTA AGEDA ESKEAN 2016-2017

Erlazionatutako albisteak

 

Iruzkin

No comments made yet. Be the first to submit a comment
Already Registered? Login Here
Guest
Asteartea, 06 Abendua 2022

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.eskolatxikiak.eus/

Gaiak

topaketa IBAIA TXITAK INKUBADORAN from angiozar eskola on Vimeo. yogurra GELAK LAGUNTXO HaurHezkuntza UDALETXEA paseotxoa batidoa klipa koloreak txangoa irudia GAZTAÑAGA igeriketa Martxoak 8 bideo katu planeta zelai down olentzero bixita programa ingelera AKURIUM PAILAZOAK ukendua artoa ageda ekitaldi MOZORROA JAIA porrotx txistorra etxea liburua PETER PAN AMANCAY Guraso elkartea NEURKETA martxoa munduko basoa marrazoak gorria JOLASA errezeta ZABORRA COOKING AZTERTZEN 21 Introduzca el texto aquí bidaia altxorra Danio barria park nazioarteko santa adin igela murala #ESKOLA FESTA Ereñotzu liga zozketa ipuina imanol JANARIA familia san sebastian EZ DA TXISTORRARIK FALTA IZAN !!! HEMEN ARGAZKI BILDUMAREN AURRERAPENA.ONDO PASA IÑAUTERIETAN !!!! proiektu DESFILE ETA   MOZORRO FESTA IZAN DUGU AGENDA aste santua euskara zientzia BALEA MUSIKARIA HAMAIKETAKOA KIROL grabazioa GIZON kontaketa baratza eguraldia ilusio baserria NAHIKOA DANTZA KRISTINAENEA GAUR GOIZEAN OSTEGUN GIZENA OSPATU DUGU ESKOLAN IBILBIDEA gona ingurunea ikastaroa proiektua hiriburu ipuin eskea // www.eskolatxikiak.eus /images Txirrita hiruhilekoa tresneria hirutxulo TOLOSA science sariduna platanoa kutxa antzerkia gonbidatu eguna EURIA unitate sindromea BIKAINA Elkarrizketak tomatea natura danbor SUKALDEA zaindu ereñotzu intsektua MUTIL aldaketa eguraldi KORRIKA altxorraren kutxa ARGAZKIAK irteera bizimodua saskia tailerra zapaburu txiki JANA bisita hitzkuntza ELURRA duatloi inurria festa udaberria PROIEKTUAK EMAKUMEA #irteera inauteria abenturak urtebetetzea oilasko neska mad egunerokoa TRIPAKADA sukaldaritza mari Igeldo tanborrada ipuinak zuhaitz esperimentu xumea futbol bolondres arotzenea europa AUTOBUSA ikasleak txokolatea Imanol Mercero TOPAKETAK Musika koplak bizirik amaia bizipenak klima pirritx kontalari lana liburu oporrak lorez Ostadar GABONAK eskola ENTSALADA didaktikoa GOZATU GAZTAINA BERDINTASUNA SOKATIRA txandaka osteguna

Irakasleen koordinatzailea

Gurasoen koordinakundea