Arte Hezkuntzan ikasturte honetan Argazkigitza lantzen aritu gara L.H.ko 3. zikloko ikasleekin, arte honi buruzko aspektu desberdinak ezagutzeko asmoz. Abenduan argitaratu genituen beraiek sortutako lau irudi, baina ikasturte amaiera hurbildu ahala Erretratuetan zentratzen joan gara, hau da, pertsonei egiten zaizkien argazkietan.

Birusek asko ikasi dute, egin dituzten argazkiak ikusi besterik ez dago hortaz konturatzeko. Argazkiak ateratzeaz gain, hauek editatzen ere aritu dira ordenagailuarekin, eta irudi eder horiekin erakusketa bat jarri dugu eskolako eskilaretan, eskolako komunitate guztiak goza dezan egin duten lanaz.

Argazkiak ikusi nahi badituzue, jarraian duzue album osoa ikusgai. Lan bikaina egin dute, zalantzarik gabe, eta asko gozatu dute prozesuarekin. Zorionak 14 birusei!