Azken ebaluazio honetan Igeldoko 14 birusak kantari aritu dira Arte Hezkuntzako saioetan. Leonard Cohen musikari kanadiarraren "Hallelujah" kanta ezaguna landu eta ikasi dute, euskarazko letrarekin. Gustura ari zirela eta, eta kanta polita denez, ikasleei bururatu zitzaien eskolako gainontzeko kideei eskaini nahi zietela eta lehengo ostiralean kontzertutxo txiki bat izan genuen eskolako terrazan. Jarraian duzuen bideoan ikusi eta entzun ditzakezue ikasleak kantari. Primeran aritu ziren, eta ikusleei asko gustatu zitzaien. Espero dugu zuei ere gustatzea!