Lehengo ostegun eta ostiralean, Urriak 6 eta 7, Lehen Hezkuntzako ikasleak Nafarroako Astitz herrira joan ginen txangoan, gaua pasatzeko asmoz. Jarraian egin genuenaren kronika txiki bat jarriko dizuegu.
Goizeko 9:30etan autobusa hartu genuen Astitzera. Autobusean izugarrizko festa izan genuen ta 10:30etan iritsi ginen.
Iritsi ginenean gela batean elkartu ginen eta gelak txiki-txoko izena zuen. Ondoren, aurkezpen txiki bat egin genuen. Hori guztia eta gero, denbora librea izan genuen eta jarraian bazkaltzera joan ginen.
Arratsaldean, Mendukiloko kobara joan ginen mendi buelta bat emateko aprobetxatuz, eta koban estalaktita, estalagmita eta makarroi asko ikusi genituen.
Itzulitakoan, mendian ikusitakoaren buztin tailer bat egin genuen; bertan, mendian ikusi genuena irudikatu genuen.
Afaldu eta gero txiki-txokon diskofesta izan genuen eta oso ondo pasa genuen, eta 00:00etan oheratu ginen.
Ostiral goizean gosaldu, pixka bat libre egin, eta animalien tailerra egin genuen. Animalien tailerrean talde bakoitzari basoko animalia bat tokatu zitzaion, eta animaliak jaten zuena, egiten zuen kaka, non izi zen eta noiz ateratzen zen bere etxetik margotu behar zen. Gero, animaliari buruzko antzerki bat egin behar zen. Antzerkia egin eta marrazkiak erakustean, beste guztiek zein tokatu zitzaien asmatu behar zuten.
13:30etan bazkaldu eta gero libre izan ondoren, agurtu eta atobusa hartu egunen, eta bidaia polit batekin Igeldora iritsi ginen.
Edozein aldaketa edo berri erlazionatua jaso nahi baduzu, mesedez bete hondoko datuak.
Iruzkin