Gaur eskolan emanaldi berezia izan dugu. Donostiako Musika eta Dantza eskolako irakasleez osatutako talde bat etorri da, eta kontzertu bat eskaini dute eskolako ikasleentzat. Kontzertuaren izena "Musika txantxak" izan da, eta konpositore klasikoek beren obretan egindako bromak kontatu dizkigute. Aurreko ikasturteetan ikasleak musika eskolara joan izan dira kontzertu hauetaz gozatzera, baina pandemia dela eta, aurten beraiek etorri dira eskoletara emanaldiak eskaintzera, eta eskertzekoa da egin duten esfortzua.
Bi emanaldi egin dituzte, bat Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urtekoak eta Lehen Hezkuntzako 1. ziklokoentzat, eta bestea Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. ziklokoentzat. Ikasleak gustura egon dira zuzeneko musikaz gozatzen, eta musikariak ere pozik egon dira ikasleekin. Esperientzia polita izan da guztiontzat, eta espero dugu gehiagotan halako ekintzak egiteko aukera izatea.
Edozein aldaketa edo berri erlazionatua jaso nahi baduzu, mesedez bete hondoko datuak.
Iruzkin