Eureka zientzia museora joan ginen Igeldoko 4-5 urtekoak, 1.zikloa, 2.zikloa eta 3.zikloa martxoaren 2an, asteazkenean. 

Lehenik goizeko 10:00etan autobusa hartu genuen. Iristean, hamaiketakoa jan genuen eta ondoren, 11:00etan lehenengo tailerra izan genuen. 2. eta 3. ziklokoak Legoekin robotak egin genituen, eta bukatzean, lasterketak egin genituen. 2. tailerrean ere Legoekin ibili ginen. 1. ziklokoak, berriz, gorputzarekin lotutako tailerrak egin zituzten. 

13:00etan bazkaldu egin genuen eta bazkaria bukatzean jolastu egin genuen pixka bat. Arratsaldean, museotikan zehar libre ibili ginen. 15:30etan autobusa hartu, eta Igeldora itzuli ginen.