Bigarren zikloko ikasleak "Haizearen orrazia" eskulturarekin lotutako proiektu batean murgilduta ibili dira azken ebaluazio honetan.

Hasteko, eskultura-multzo honi buruzko informazioa bilatu eta atondu ondoren, Txikipedian artikulua argitaratu dute.

Jarraian eskultura multzoa oinarri hartuta beraien interpretazio propioak egin dituzte, material desberdinak erabiliz. Emaitzak oso ederrak izan dira eta eskolako korridorean erakusketa txiki bat jarri dute, ikasle guztiek goza ditzaten. Argazkietan ikusi dezakezue egin duten lana, eta espero dugu zuei ere gustatzea.