Irailaren 22an 1. Ziklo, 2. Ziklo eta 3. Zikloko taldeek Santa Klara irlara egin zuten txangoa.
Han, Cristina Enea Fundazioko monitoreek gidatuta, pista-jolasa burutu zuten uhartean zehar, bertako erliebe eta animalien ezaugarri nagusiak ezagutu zituzten, baita Hondalea obrara bisita egin ere.
Egun ederra izan zen, aire librean jolasean, ikusten eta ikasten, olatuek bustita.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.eskolatxikiak.eus/