2020/2021 ikasturtean, Larraulgo ikasleek basoaz gozatzeko aukera izango dute, familia eta eskolaren arteko elkar lanari esker espazio zoragarri hau erabilgarri ipiniz. Egungo egoera kontutan izanik, arnasgune zoragarri bihurtu dugu gure basoa, bertan askotariko jarduerak burutzeko aukera izanik. Hala nola, mugimendu jarduerak, matematika nozioak lantzeko aukera, ikerkuntza bultzatu, sormen tailerrak burutu...
Milaka eta milaka aukera eta sorkuntza bizitzen ari gara bertan. Eta gure ikasle zoragarriek gainera, beraien garapen eta sormenari hegoak ematean, zur eta lur uzten gaituzte. Aupa zuek!
Edozein aldaketa edo berri erlazionatua jaso nahi baduzu, mesedez bete hondoko datuak.
Iruzkin