Bigarren hiruhilekoari amaiera emateko primerako astea pasa dugu Larraulgo eskolan. Asteasura mendi irteera egin dugu, bideaz eta eguraldiaz gozatuz. Errealekoen autobusaren bixita ere izan dugu gurean, zorte on mutilak! Eta azken eguna borobiltzeko, jolasak eta bertso saioa izan ditugu. Primeran pasa dugu guztiok elkarrekin. Ondo pasa oporrak! Deskantsatua eta bueltan izango gara!
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.eskolatxikiak.eus/