Gipuzkoako Eskola Txikiak adin aniztasuna bultzatzen duten tamaina txikiko eskolak dira, landa eremuan kokatuta daude, eta hiru ezaugarri horien ondorioz lan on bat egiteko aukera ugari eta anitzak dituzten eskolak dira
Larraulgo eskolan, 2020-2021 ikasturtea aldapatsua eta zaila aurreikusten genuen arren, primerako kurtsoa izan dela goraipatu behar dugu. Guztion arteko elkar lana, egoera bakoitzari erantzun zunena ematen jakin eta ikasleen lan ezin hobeari esker, ahaztuko ez dugun ikasturte bat bizitu dugu. Ikasturte honetan irriak, laguntasunak e...
Joan den astea nahiko berezia izan zen Larraulgo eskolan. Ekintza desberdinak izan genituen gurean eta bertara etorri zirenekin gozatu eta ikasteko aukera izan genuen. Hip-hop klaseak izan zituzten gorputzaldiko saioetan, familiak ere bertaratu ziren beraien txikitako jolas tradizionalak ikasleei erakustera eta primeran pasa genuen. Aranzadiko...
Bigarren hiruhilekoari amaiera emateko primerako astea pasa dugu Larraulgo eskolan. Asteasura mendi irteera egin dugu, bideaz eta eguraldiaz gozatuz. Errealekoen autobusaren bixita ere izan dugu gurean, zorte on mutilak! Eta azken eguna borobiltzeko, jolasak eta bertso saioa izan ditugu. Primeran pasa dugu guztiok elkarrekin. Ondo pa...
Zaporeak elkarteak Lesboseko errefuxatuentzat antolaturiko esne bilketa kanpainak primerako erantzuna izan du Larrauldarren artean. Horren adierazle, Larraulgo eskolako ikasle nahiz herritarrak ekarritako esne guztia. Mila esker guztioi!
Larraulgo eskolako ikasleek 2021 ikasturtea kolorez betetzeko asmotan hasi dute. Honen islada, hiruhileko honetan sormenari hegoak emanez sorturiko artelan anitz eta zoragarriak. Aupa zuek jarraitu bidea kolorez eta ametsez betetzen!
Larraulgo eskola umorez bete zaigu gaurkoan. Ikasturte honetan iñauteri festa eskola barnean ospatu arren, istorio baten gora beherekin irrifar bat lapurtzera gatoz. Gure eskolan zoriontsuak garelako eta egoera dena delakoa izanik ere, ez dugulako umore ona eta irrifarra inoiz galduko. Gora Larraulgo eskolako iñauteriak!
Gaur abenduak 3 euskararen eguna modu berezian ospatu dugu Larraulgo eskoloan. Gure egunerokoan euskara bihotzetik ahora eta ahotik mundura zabaltzen dugu eta gaurkoan, gehiago geiagotan eta gehiagorekin lemari helduaz, ikasleek bideo klip bat sortu dute. Gora euskara eta gora zuek!
2020/2021 ikasturtean, Larraulgo ikasleek basoaz gozatzeko aukera izango dute, familia eta eskolaren arteko elkar lanari esker espazio zoragarri hau erabilgarri ipiniz. Egungo egoera kontutan izanik, arnasgune zoragarri bihurtu dugu gure basoa, bertan askotariko jarduerak burutzeko aukera izanik. Hala nola, mugimendu jarduerak, matematika...
Larraulgo ikasleek gogo biziz hasi dute 2020/2021 ikasurte berria. Bakoitza bere bidean aurrera egiteko prest etorri da, elkarrengandik gozatu, ikasi, ikertu, esperimentatzeko...ilusioz. Aupa zuek! https://youtu.be/QOTCWLC0Uow
Larraulgo Eskola prest da ikasturteari hasiera emateko. Txikitasunak eskaintzen dituen aukera guztiak baliatuz, eta pedagogia aktibo eta osasuntsu baten aldeko apustua sendotuz, bidea egiten jarraituko dugu.
Ostiral mehez, nahikoa barre egiteko aukera izan genuen eskolan "Hoi denk talentua!" programa zuzenean eskainiz. Epaimahaiak denetarik baloratu behar izan zuen: magia saioak, antzerkiak, boxeo lehia ikusgarria, zirkuko artisten emanaldia, Kaxianoren emanaldia... Ikuskizun ederra inondik inora! https://aiurri.eus/larraul/1582301237227-ta...
Abenduaren 3a, euskararen eguna. Eskualdeko ekimenari jarraituz, Hitzolariak bihurtu gara Larraulen, aspaldian erabiltzen ez ditugun zenbait hitz berreskuratuz. Plazan zintzilikatu ditugu, eta baita Txokolate beroa hartu ere! MAITA NAZAZU GUTXIAGO ETA GOZA NAZAZU GEHIAGO!
Gabonak ere ari dira gerturatzen, eta kantuan hasteko eztarriak berotu ordez, sortze lan ederra burutu dugu Larraulgo Eskolan: Gabon koplak. Ixiar Eizagirre, eskolako guraso eta bertsolaria, izan dugu gurean bi asteartez. Ederra izan da berarekin batera gabon koplak sortzea. Baserriz-baserri, etxez-etxe, kantuan irtengo gara abenduaren 24an, eta gu...
Ikasturte hasieratik gogoz heldu diegu tailerrei: zientzia, liburutegia, artea, gorputzaldia, mugimendua eta cooking. Lengoaia ezberdinak lantzeko aukera zabala!