Iraila bukaeran Galtzagorri elkarteko Imanolen bisita jaso genuen. Helduenekin lehenengo, eta gazteenekin ondoren, hainbat liburu aurkeztu zituen, zatitxo txikiak kontatuz. Ipuin, nobela, komiki eta gainontzekoak "Altxorraren kutxa"tik hartu zituen, gure eskolara denon gozamenerako ekarritako liburuz betetako kutxa batzuetatik. Urria osoan zehar edukiko dugu haietaz gozatzeko aukera eta aurreko ostegunean, kutxak bueltan jasotzera etorri zen, berriro ere, solasalditxo bat eskainiz. Izenak ongi dioen bezala, altxor ederra eudki dugu eskutan. Mila esker!