Ikasturtea bukatzera doa eta, ohikoa den bezala, kurtsoari amaiera on bat emateko, irteera batzuk antolatu ditugu.
Alde batetik, LHkoak, talde berdea eta talde urdina, Irrisarri Landen ibili dira. Gaua bertan pasatzeko aukera eduki zuten eta hainbat eta hainbat jarduera burutu dituzte: tirolina, ibilalditxoak, diskoteka...
Beste alde batetik, talde gorriko HHkoek ere irteeratxoa egin zuten. Autobusak Abaltzisketan utzi zituen eta, ttipi ttapa oinez, Larraitzerainoko bidea egin zuten. Bidean zenbait animaliren estatuak ikusi zituzten, landareak, loreak, inurriak eta beste xomorroak... Ondo bukatzeko, Larraitzen, parkean ibili ziren aurrera eta atzera.
Ederki pasa dute denek ere!
Edozein aldaketa edo berri erlazionatua jaso nahi baduzu, mesedez bete hondoko datuak.
Iruzkin