Aurtengo inauterietako gaia Euskal inauteriak izan dira. Talde gorrikoak Mielotxinez jantzi ziren, talde berdekoak Zamaltzain modura ibili ziren aurrera eta atzera eta talde urdinekoak, azkenik, Zakuzaharrak izan ziren. Irakasleak, Joaldunez jantzita, eta gurasoak, Mundakako Lamiak bailiran, lagun hartuta, herrian barrena ibili ziren. Arrieta parean eta San Joan plazan hainbat kalejira eta dantzarekin alaitu zuten inauterietako ostirala.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.eskolatxikiak.eus/