Hilabete hauetan zehar hainbat ekintza egin ditugu eskolan.
Bi irteera egin ditugu Donostira: Santa Klara uhartea bisitatu dugu eta Kursalean Orkesta Sinfonikoa ikusi dugu.
Eskolan bertan Galtzagorri ekartearen bisita izan dugu eta liburuen altxorra gelan izan dugu umeen gozamenerako.
Sasieta Mankomunitatekoak ere izan ditugu gure artean eta tailer ezberdinen bidez gauza asko ikasteko aukera izan dugu.
Abenduan euskararen eguna ospatu dugu. Herritik zehar kartelak pegatu ditugu, dantza bat egin dugu eta gurasoekin bingo musikatuan jolasten aritu gara.
Azkenik gurasoen bisita ere izan dugu eta tailer ezberdinak burutu ditugu.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.eskolatxikiak.eus/