¨"Egun on denoi,
Hilabete pasatxo da Olaberria LHIko 2.zikloko ikasleak eTwinning proiektuaren baitan atzerriko eskolekin harremanetan jarri ginenetik. Eskolan lantzen dugun ingeles arloari funtzionaltasun argi bat ematea da helburua.
Atzo, hilak 29, Turkiako Eskeçehir eskolako ikasleak ezagutzeko parada izan genuen bideo-dei bidez. Bertan norbere aurkezpen batekin hasi ginen, maite ditugun herrien gaineko azalpenak eman genizkion elkarri eta amaitzeko galdera-erantzunen txanda batzuk egin ditugu.
Emozioen garra piztu eta denbora luzean ahaztuko ez dugun arratsalde bat izan genuen. Ziur ez dela azkena izanen!"
Edozein aldaketa edo berri erlazionatua jaso nahi baduzu, mesedez bete hondoko datuak.
Iruzkin