Joan den ostiralean, maiatzaren 6an, Donostiara irteera egin genuen LH2 eta LH6 arteko ikasleok. Bertan, Victoria Eugenia antzoki izugarrian, Malandain Biarritzeko Ballet-aren eskutik, "Suzko Txoria" ikuskizuna ikusteko aukera eduki genuen. Asko gustatu zitzaigun antzokia eta gustora ikusi genuen emanaldia ere.
Ondoren, hiriburuan geundela aprobetxatuz, Miramar jauregiaren inguruan bazkaldu eta gero, Kontxako hondartzara gerturatu ginen, hondarrarekin jolastu eta, nahi zuenak, urarekin freskatzeko.
Primerako eguna pasa genuen!
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.eskolatxikiak.eus/