Bloga

Gipuzkoako Eskola Txikiak

Gipuzkoako Eskola Txikiak adin aniztasuna bultzatzen duten tamaina txikiko eskolak dira, landa eremuan kokatuta daude, eta hiru ezaugarri horien ondorioz lan on bat egiteko aukera ugari eta anitzak dituzten eskolak dira

1. ebaluazioko proiektua: ITSASOA

Irailetik abendura bitarte, Itsasoa ardatz hartuta, egin dugun lana partekatzeko momentua iritsi da. Horretarako, behean ikusten duzuen aurkezpen interaktiboa sortu dugu. Bertan talde desberdinen lanak eta jarduerak ikus ditzakezue, baina kontuz! Ez daude begibistan, zuek bilatu beharko dituzue elementu desberdinak aztertuz. Ea denak aurkitzen ditu...

Gehiago irakurri
  386 Ikustaldi
Etiketak:

Geureka!

2. ebaluazioaren azken astean ikasleak eskolan landu zituzten gauzak aurkezten aritu ziren. Proiektu globalaren izena GEUREKA! izan zen, eta horren barruan talde bakoitzak gauza desberdinak landu zituen: ipuinak, izaki bizidunak, materia eta energia... Aurkezpenak Meet bideodei sistema erabiliz egin genituen, eta astelehenetik ostegunera bitarte ta...

Gehiago irakurri
  469 Ikustaldi
Etiketak:

ESKU PILOTA

Ikasturte honetako beste proiektutako bat izan da hau eta amaiera emateko Itsasoko frontoira hurbildu gara.​Hementxe dituzue proiektuaren nondik norakoa eta irteeraren bideoa. Gozatu eta opor onak pasa!!!

  1306 Ikustaldi
Etiketak:

TXITAK

 Bisita sorpresa izan genuen, Tomas etorri zen bere baserrira bisitan joateko gonbidapenarekin. Aitzakia paregabea Ezkio gora goiz pasa joateko! Hurrengo egunetan berriro etorri ziren Tomas eta Junkal inkubagailua ekartzera, baina ez ziren bakarrik etorri, Maixabel eta Pedro ere txitak jaiotzen zirenerako kutxa ekarriko zutela esatera ere hurb...

Gehiago irakurri
  1112 Ikustaldi
Etiketak:

INTSEKTUEN ORMA IRUDIA 2, 3 ETA 4 urteko gela

Aurkezpena: Proiektuan animaliak lantzen ari gara, eta horren baitan intsektuak ezagutu ditugu. Ikasle batek kakalardo bat aurkitu zuen kanpoan eta horren harira hasi ginen. Hemen, osatu ditugun muralak aurkezten dizkizuegu: besteak beste, aurrautzetatik jaiotzen direla ikasi dugu. Horretaz gain, inurriak eta euliak gehiago ezagutu ditugu.

  2136 Ikustaldi

TXABOLA

Ikasturte erdialdera txabola gure nahia izatetik, errealitate bihurtu zen. Horretarako ezinbestekoa izan da guztion laguntza eta emaitza ikustea besterik ez dago. HAU BAI TXOBOLA!!!!

  935 Ikustaldi
Etiketak:

ANTZERKIA

​Lehen hiruhilabetean antzerki baten proiektua hasi zuten gure eskolako haurrak, pixkanaka forma hartzen joan zen eta azkenean bigarren hiruhile honen haseran familien aurrean antzeztu zuten.

  1013 Ikustaldi

Albiste irakurrienak

Zubietako eskola
29 Urtarrila 2018
Zubieta
 SORPRESA GALANTA JASO GENUEN ASTERTEAN ESKOLAN: PIRRITX ETA PORROTX BISITAN ETORRI ZITZAIZKIGUN ETA GOIZA PASA ZUTEN GUREKIN. MILA ESKER PIRRITX, POROTX ETA BATEZ ERE AIORARI...
CEP Igeldoko Eskola
10 Apirila 2018
Igeldo
​Pirritx, Porrotx eta Mari Motots Igeldoko eskolan!! Apirilaren 10ean Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoak Igeldoko herri eskolan izan ditugu « Gona Gorria » kantaren bideoklipa bertan grabatzek...
Adunako eskola
10 Abendua 2019
Aduna
Abenduaren 3an Euskara Eguna ospatu genuen eskolan. Goizean zehar euskarazko hitzak idatzi genituen "hitzolariak" lelopean: aspaldiko hitzak, Adunan erabiltzen direnak, itsasoarekin zerikusia dutenak,...
Alkizako eskola
25 Martxoa 2018
Alkiza
 Ostiralean, martxoak 23, Samaniego ikastetxeko 3 irakasle izan genituen bisitan basoan. Elkarrekin esperientziak konpartitzeko bidean, denok elkarrengandik aberastuz. Ederki ibili ginen. Nahi de...
Angiozar Eskola
05 Urtarrila 2019
Angiozar
Urtarrilak 3ko arratsaldean kafe tertulia prestatu genuen Barruandiako lagunekin egoteko. Barrundia, arabako udala da. Uribarri-Gamboa urtegitik Agurain bitartean dagoen udalerria da. Aizkorri-Aratzen...