Gipuzkoako Eskola Txikiak adin aniztasuna bultzatzen duten tamaina txikiko eskolak dira, landa eremuan kokatuta daude, eta hiru ezaugarri horien ondorioz lan on bat egiteko aukera ugari eta anitzak dituzten eskolak dira
Urriaren 19an, larunbata, ospatu zen Zerainen goierriko Eskola Txikien festa hamargarrenez. Hementxe eguneko irudi batzuk! Mila esker antolatzaileei eta bertaratu ziren guztiei!
Aurtengoan, eskola eraberritu, tailerretan oinarritutako metodologia ildo nagusi bezala hartuz eta zeraindarren elkarlanari esker hasi dugu ikasturtea. Eskolarako altzariak egin dizkigu Aitzol arotzak, Pablo Katarainek eginiko baratzerako egurrezko kartel eder bat oparitu digu eta Loli, Pablo eta Mariflorrek melokotoi mermelada egiteko osaga...
Musikaren bila joan ginen Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera...eta isiltasunaren soinua entzun genuen, berez zentzurik ez, baina oso posible dena!! Egun zoragarria pasa genuen Goierriko eskola txikiek elkarrekin.
Urriaren 4ean, eta aurtengo proiektuari lotuta, Segurako Irratia bisitatzera joan ginen. Irratia barrutik ezagutzeko aukera paregabea! Ondoren, eskolan praktikatzen aritu ginen!
Urtarrilaren 26an etorri zitzaigun Galtzagorri elkarteko Imanol Mercero Altxorraren Kutxako liburu eta ipuinak aurkeztera. Martxoaren 6 arte eskolan edukiko dugu altxor majiko hau denon gozamenerako.