Hemengo hau, gure laguntxo berria da, Nemo.
Duela astebete iritsi zen Nemo gure eskolara, Farmer Fish proiektuan parte hartzera.
Farmer Fish proiektua, akuaponiako miniatura sistema bat da eta honen helburua, sistemako izaki bizidun guztiak modu jasangarrian biologikoki nola erlazionatzen diren ikastea da.
Sistema honetan arrainari janaria emanda, landareak hazten dira, bioekonomia zirkularreko ekosistema txiki bat sortuz. Guk arraina zaintzen dugu, arrainak landareak elikatzen ditu eta landareek arrainen ura garbitzen dute.
Gure ikasleek proiektu honetan 8 astez hartuko dute parte eta dena ongi badoa, landareak haziko zaizkigu gure akuarioaren goikaldean.
Edozein aldaketa edo berri erlazionatua jaso nahi baduzu, mesedez bete hondoko datuak.
Iruzkin