Gaurkoan Loli eta Maria Jesus eskolara etorri zaizkigu Gipuzkoako Elikagai Bankuaren inguruan hitz egitera. Elikagai bankuak nola funtzionatzen duen azaldu digute eta gure gabonetako saski solidarioan irabazitakoak zenbat lagunduko duen ere azaldu digute.
Azalpenak eman ondoren, egurrezko bi olentzero ekarri dizkigute eskolan margotzeko. Olentzero hauek herriko bi tabernetan egongo dira kutxatxo banarekin. Bertan herritarrek haien ekarpenak egin ahal izango dituzte elikagai bankurako diru bilketan.
Edozein aldaketa edo berri erlazionatua jaso nahi baduzu, mesedez bete hondoko datuak.
Iruzkin