Gure ikasle diren Joane eta Leireren familiak duen mahastira bisita egin genuen. Bertan, mahatsaren azukrea neurtzen eta mahatsa biltzen ikasi genuen.
Mugizientzia saioetan, ikasleen herriko toki kuttunak ezagutzera joan ginen.
Kontzertua ikusi ondoren, hondartzara joan ginen jolastera. Primeran pasa genuen!
Gure herriko helduek, herrian ditugun altxorretako batzuk erakutsi zizkiguten.
Aroztegian lixatzailea behar genuenez, dirua lortzeko asmoz, topagunean erabaki genuen Gau Beltzaren inguruan egindako eskulan eta jakiak saltzeko denda irekitzea. Gerturatu zinetenoi eskerrik asko!
Eguraldi txarra eginez gero, plan ezin hobea! Herriko helduekin batera bolatokian aritu ginen jolasean. Ondoren gorputzak ondo berotzeko, txokolate beroa prestatu ziguten! Zoragarria izan zen arratsaldea!
Edozein aldaketa edo berri erlazionatua jaso nahi baduzu, mesedez bete hondoko datuak.
Iruzkin