Pasa den ostiralean pintxo lehiaketa egin genuen eskolan. Aste osoan zehar, hiru ikaslek lehiaketan parte hartzeko baldintzak, pintxoa egiteko osagaiak eta kontuan hartuko zituzten irizpideak zehaztu eta parte hartzaileen eskura jarri zituzten.
15 pintxo egin zituzten eta puntu berdinketarekin bi pintxok irabazi bazuten ere, guztiak izan ziren irabazle. Goiz ederra pasa genuen zientzia tailerrean, giro alai eta gozoan. Zorionak, parte hartzaile guztiei, baita antolatzaileei ere.
Hona hemen irudi batzuk...
Edozein aldaketa edo berri erlazionatua jaso nahi baduzu, mesedez bete hondoko datuak.
Iruzkin