Azken bi aste hauetan, denetarik egin dugu Zubietako eskolan eta hementxe dituzue laburpen eta argazkitxo batzuk!
- Zinema proiektuan ari garenez, zinema munduan lan egiten duten profesionalak egon dira eskolan. Azken egunetan, Ane Arteaga eta Inge Mendioroz izan ditugu. Arratsalde bikainak pasa genietuen, mila esker bikote!
- Azaroaren 29an, Kirol Egokituen Federazioari esker, sentsibilizazio jardunaldi bat egiteko aukera egin genuen. Kirol desberdinak probatzeko aukera izan genuen eta esperientzia polita izan zen.
- Abenduaren 2an, Euskararen Eguna ospatu genuen eta bi jarduera desberdin egin genituen. Goizean, Altxorraren bila jolasean ibili ginen eta arratsaldean aldiz, Herri Kiroletan aritu ginen Errebote plazan. Primerako eguna pasa genuen elkarrekin!
- Azkenik, aste honetan, proiektuarekin jarraitzeko asmoz, Usurbilera joan gara, bertako Kultur Etxean pelikula bat ikustera. Hementxe dituzue argazki batzuk!
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.eskolatxikiak.eus/