Zubietako ikasleak bigarren urtez jarraian kirol topaketetara joango dira. Datorren ostiralean Martxoak 13an izango dira 9h30- 12h30 bitartean Tolosako Berazubi estadioan. Parte hartuko dugun Eskola Txikietako Gorputz- Hezkuntzako irakasleak bigarren aldiz bildu gara Berazubin antolakuntza lanetarako Mikel GoƱiren gidaritzapean. Mikelek xehetasun eta azalpen guztiak eman dizkigu baita zalantzak argitu ere. Prest dago dena. Ea antolatutakoa nola ateratzen den!