Josunek, praktikaldia bukatu du. Josunek, aisialdiko hezitzaile tituluko praktikaldia egiten ziharduen praktiketakoak, astearte honetan amaitu ditu praktikak gurean gure umeekin. Lerro motz hauek bere dedikazio eta haurrenganako maitasuna eskertu eta txalotzeko. Ze eta gainera, agurtzeko, hark, gure umeei merendolia prestatu dien!! ...
Hauxe artisten gelan landuriko proiektua: Microsoft Office aurkezpenaren kapsulatutako bertsioa da, Office Online teknologiarekin egindakoa.
Abenduak 14 bete dituen egunean ospatu dugu 2018ko azken urtebetetze festa. Gainera aurki ikasle berriak izango direnek ere egokitzapena egiten hasi dira. ESTEKA honetan argazki bilduma osoa.
ASTE HONETAN BISITA BEREZIA IZAN DUGU. ALAITZ, ENERITZ, GARAZI, MAIDER ETA NOA ETORRI ZAIZKIGU IPUINAK IRAKURTZERA. IZUGARRI ONDO PASA DUGU. MILA ESKER. ETORRI BERRIRO NAHI DUZUENEAN
2018ko abenduaren 9an, Altzon 3. aldiz azoka bat egin zen, bertan 35 postu izan ziren, horietatik 12 altzotzarrak. Gure eskolak ere parte hartu zuen bertan. Azokak 10:00etatik 14:00etara iraun zuen eta salmentak aurrera eramateko LHko ikasle eta guraso batzuen artean txandak egin genituen.Eskolak honako produktu hauek jarri zituen salgai: osa...
Azaroaren 27an, Aimar, Beñat eta Anneren osaba Gari eskolan izan zen gurekin. Gari Kardiologoa da eta bere lanaren inguruko milaka bitxikeria kontatu zizkigun. Zubietarron bihotza izugarria dela konturatu zen bera ere. AUPA GARI!
2018ko abenduaren 3tik 5era eskolan "Saharar astea" ospatu genuen. Astelehenean, abenduak 3an aldez aurretik egindako Sahararen inguruko lanak aurkeztu genituen eskolan. Asteartean, abenduak 4an, Jexux eta Gregorio ( Tolosaldeako Sahara elkarteko kidea) etorri ziren " Chertat eta lehoia" ipuia kontatzera. Asteazkenean berriz, Tarba izeneko ne...
Euskaraldiak iraun zuen egun bakoitzeko, berau irudikatzeko letrak eta zenbakiak sortu genituen gure gorputzekin. Honela, prozesua hasi eta 11 egun geroago, "Euskaraldia" hitzaren azken letra irudikatzearekin batera, Euskararen Eguna ere ospatu genuen. Horretarako 4 gune sortu genituen: Jolas Kooperatiboak – FrontoianEsku-lanak – HH 4-5 gelan...
Abenduaren 5ean Euskaren eguna ospatu genuen. Egunean zehar eta aurreko bi asteetan zenbait ekintza burutu genituen. Arratsalde horretan familiak gonbidatu genituen eta emanaldi motz bat eskaini genien: -Hiru euskal abesti. -Euskararekin lotura duen gure hitz kuttuna. -Euskaraldiko abestiaren koreografia.
Gaur goizean autobusa hartu eta Tolosara abiatu gara. Tolosako Euskal Herria plazan elkartu gara. Hamaiketakoa jan dugu eta ondoren txapak banatu dizkigute. Gero eskutik emanda joan gara txotxongiloak ikustera. Ilaran jarri gara eta poliki-poliki antzokian sartu gara eta esan digute zein filatan jarri behar genuen. "Ratoncito Perez"en istoria bat a...
Azaroan igeriketa ikastaroa izan zuten barrakoikoek. Herribusean txangoa, ibilalditxoa eta igeriketa saioa....oso jator ibili dira eta pila bat disfrutatu dute!
Gaur Santa Barbara eguna dela eta, ermitako kanpaia jotzera joan ondoren, Tolosaldeko Saharar elkarteko Jesus eta Gregorioren bisita jaso dugu. Horri esker, Chertat eta Lehoia istorioa ezagutu eta Sahararren egoeraren berri izan dugu. Mila esker Jesus eta Gregorio!
Gaur herriko txoko batean pipa azalak ikusi ditugu lurrean botata eta garbitzen aritu gara. Gure herria txukun mantendu nahi dugu.
Abenduak 3an Segura Irratira joan dira eskolako ikasleak zuzenean emititzera.
Atzo, abenduak 3, euskararen eguna ospatu genuen. Horretarako, euskararekin lotutako esamolde zein esaldiak idatzi eta arratsaldean denon artean partekatu genituen.Egunari amaiera emateko, gaztainak jan genituen. Bai goxoak!
Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna denez, eskolan tailer desberdinak egin ditugu. Hona hemen ateratako argazkiak.
Kaixo!! Dakizuenez euskaraldiak aurrera darrai eta eskolan hainbat ahobizi eta belarriprest batzuk ere baditugu. Euskararen erabilera dela eta, ostiralean azaroak 30 eskolako amona batzuk etorri zitzaizkigun eskolara beren garaian euskararen erabileran zein zailtasun izan zituzten kontatzeko eta beste hainbat kontuez hitz egiteko ere bai. Hemen dit...