Gaur, martxoak 21, DOWN SINDROMEAREN MUNDUKO EGUNA ospatzen da, eta "Auténticos" izenburuarekin grabatu duten bideotxo hau guztiekin konpartitzeko egin dute..
Gaur, martxoak 21, DOWN SINDROMEAREN MUNDUKO EGUNA ospatzen da, eta "Auténticos" izenburuarekin grabatu duten bideotxo hau guztiekin konpartitzeko egin dute..
"Mila bederatziehun ta lehenengo urtian...". Nolakoa zen balea hura? Ozta-ozta baina lortu genun denon artean balea marraztea!
Martxoaren 9an, Tolosara jeitsi ginen kirol topaketetara. Bertan, Tolosaldeako eskola txikigehienak elkartu ginen.Bigarren eta hirugarren zikloak bananduta ibili ginen. Aurrenekoak, jolasetan ibiltzen hasi ziren eta besteak, atletismo pistan, erreleboak egiten. Jolas asko egin genituen: Sokatira, baloi eseria, luzeera jauzia... e.a.Hamaiketak...
Ieepa!!! Laster Aste Santuak datoz. Aspaldian zain gaude eta azkenean heldu dira. Bigarren hiruhileako amaitzen ari da eta hirugarrena berehala dugu.Seigarren mailakoentzat azken txanpa izango da. Dagoeneko Orixera begira baitaude. Oporretara joateko asmorik ba ahal duzue? Horrela bada hasi beharko duzue maletak egiten, izan ere, gainean ditu...
Euskal herriko klima ezberdinak landu ditugu...baina gaur egun argi eta garbi nabaritu dezakegu eguraldia "eroa" dugula!! Eta jatorrizko klimarekin zerikusia ez duten fenomeno metereologikoak ditugu...zer gertatzen ote ari da? Hementxe ikus dezakegu azalpen argi bat....ZAINDU DEZAGUN GURE PLANETA!!!
Ondorengo esteka honetan informazioa eta ariketak daude, gelan landutakoak....errepaso moduan hementxe duzue linka hau!!! http://unitateak.mukusulubalhi.net/europa00.html
Pasa den asteartean, Iker Galartza izan zen gure eskolan bere lanaren inguruko elkarrizketa egiteko. Primeran erantzun zituen egindako galdera guztiak eta bukaeran, magia pixka bat ere oparitu zigun.Mila esker Iker!
Urkipe Herri Eskolako emakumeok bat egin dugu Martxoaren 8ko lanuztearekin. Gure eskolan egunero lan egiten dugu berdintasunaren alde eta horrela jarraituko dugu. Gaurkoa berezia izan da eskolan, herrian eta bailaran emakumeok bat egin dugulako eta gure gizonezko eta mutilek hau guztia ahalbidetzen lagundu digutelako. Eskerrik asko denoi!!
Haur Hezkuntzako 5 urteko eta L.H 1 eta L.H 2 mailako ikasleak gelan zapaburuekin esperimentatzen aritu dira. Ilusio handiz jarduten ari dira.
Mertxeren bixita izan genuen goizean. Ukendua nola egiten den azaldu igun. Ondoren ukendua egin genuen denon artean. Arratsaldean ukendua egiteko landarea landatu baratzean genuen Mertxerekin batera.
Eguraldi ederra aprobetxatuz, Zuhaitz eguna ospatu dugu herrian. Alkain txikiko errotonda inguruko loreontziak lorez apaindu ditugu eta Baltsalekun egin berri den autobus geltokia inauguratu dugu pentsamenduak sartuz.
Aurtengo inauterietan ospatu dugun duatloieko argazkiak dituzue jarraian. Piskanaka osatuz joango gara. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta bolondres moduan gure proiektu hau aurrera eramaten lagundu diguzuenoi.Mila esker!!
URRIAREN 30EAN GALTZAGORRI ELKARTEKO IMANOL GURE ESKOLARA ETORRI ZEN BERE KUTXA IBILTARIAREKIN. IRRIKAN GEUNDEN BERE ZAIN 3, 4 ETA 5 URTEKOEK.ASKO GUSTATU ZITZAIZKIGUN BERAK KONTATU ZIZKIGUN IPUINAK. ESKERRIK ASKO IMANOL!!!
Urtarrilaren 26an etorri zitzaigun Galtzagorri elkarteko Imanol Mercero Altxorraren Kutxako liburu eta ipuinak aurkeztera. Martxoaren 6 arte eskolan edukiko dugu altxor majiko hau denon gozamenerako.