Kaixo! Ostiralean, hiruhilekoan zehar ikasleek prestatutako jolasetan ibili ginen eta primeran pasa genuen. Mila esker etorri zineten guztioi eta espero dugu gurekin batera gozatu izana. Hementxe dituzue argazki batzuk!
Kaixo! Ostiralean, hiruhilekoan zehar ikasleek prestatutako jolasetan ibili ginen eta primeran pasa genuen. Mila esker etorri zineten guztioi eta espero dugu gurekin batera gozatu izana. Hementxe dituzue argazki batzuk!
Eskolako gaztetxoenak primeran pasatzen dute errekak ematen dizkien aukerekin esperimentatzen. Katiuskak jartzeko irrikaz egoten dira egunero!
Ahoz Aho jaialdiaren eskutik, Ifigenia Kakridoni greziarra izan genuen Albizturren pasa den ostiralean. Bere herrialdeko hainbat mito eta ipuin kontatu zizkigun eta oso gustora egon ginen. Eskerrik Asko!
Martxoa ere konturatzerako joan zaigu eskolan. Hilabete ederra izan da! Hona hemen gure irudiz osatutako bideoa zuentzat ikusgai. Guk adina gozatuko duzuelakoan...AURRERA!
Kaixo! Hauek dira aste honetako proposamenak. Helduentzako proposamenaren link-a, hementxe duzue: https://madreshoy.com/eu/lateralitateko-haurrak-gurutzatu/ Gozatu!
Martxoak 16-17 bitarte Zugarramurdin egon gara Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak, jarraian bertan ikusitakoak bertsotan kontatzen dizkizuegu, baita han geundela atera genituen argazkiak ere. ARGAZKIAK Doinua: Furra Furra Asteazken goizean sartu autobusean Urdaxera joan ginen bidaia luzean. Zirri, Zarra, Zarru-zarru aurten ere irteera bika...
Proiektu polit bat egin dugu oraingoan:DINOSAUROAK!!! Ederki pasa dugu eta izugarri ikasi dugu!!! AUPA GU!!! LH1-2 >
LORE HAU AGERTU DA DAGOENEKO BASOAN, LURPEAN DITU ZURTOINAK ETA LOREAK LURRAREN ARRASEAN AGERTZEN DIRA. URTE OSOAN LANDARE HAU EZKUTATUTA EGOTEN DA. BENETAN BEREZIA ETA IKUSTEKO ZAILA DEN LANDARE HAU MARTXOTIK MAITZERA BITARTEAN IKUSI DEZAKEGU GURE BASOAN
Gaur, Donostiako Zientzia Museoan egon gara eta primeran pasa dugu! Horretaz gain, bueltatxo bat eman dugu ingurutik eta Aieteko anfiteatroa ere ezagutu dugu. Ikus itzazue eguneko argazki batzuk!
Pasa den martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen denez, ikasle zaharrenek azalpen bikaina eman ziguten guztioi, eta googetarako tartea izan genuen. Ikasle gazteenek, eskolako sarreran beren ekarpena jarri zuten ere.
Kaixo: Aizarnako Eskolako irratia entzun nahi baduzue egin klik esteka honetan:https://youtu.be/8APPalASFCQ Ongi izan, AHE
Aurtengoan ere zubietako Eskolan bat egin dugu emakumeen Nazioarteko Eguneko aldarriekin.GORA EMAKUMEAK!
Aurtengoan ere Zubietako Eskolak bat egin du emakumeen Nazioarteko Eguneko aldarriekin. GORA EMAKUMEAK!
Garaiz gaude neskei beste etorkizun bat eskaintzeko, euren gorputz eta itxuraren gainerako presiorik gabe! Olaberrian ere berdintasunaren alde!
M8-aren harira ikasleen esanak dituzue bideo honetan: 10 minutu eskaseko altxorra!
Eureka zientzia museora joan ginen Igeldoko 4-5 urtekoak, 1.zikloa, 2.zikloa eta 3.zikloa martxoaren 2an, asteazkenean. Lehenik goizeko 10:00etan autobusa hartu genuen. Iristean, hamaiketakoa jan genuen eta ondoren, 11:00etan lehenengo tailerra izan genuen. 2. eta 3. ziklokoak Legoekin robotak egin genituen, eta bukatzean, lasterketak eg...
HAUR HEZKUNTZAKO GELAN EUSKAL REPOTXETAK EGIN GENITUEN, EUSKAL HERRIKO ETA NIKARAGUAKO JAN OHITURAK LOTUZ. ERREZETA: OSAGAIAK: TALOA, LETXUA, TOMATEA, GAZTA XEHETUA, ALBIZTURKO BABARRUN KREMA, KETXUP. NOLA EGIN: LEHENBIZI TALOA ETA BABARRUN KREMA EGIN. GERO TALOA BETE BABARRUN KREMA ETA GAINONTZEKO OSAGAIEKIN. ON EGIN!