Aste honetan, Ene Kantak taldeko lagunen bixita izan dugu eskolan. Laister ikusi ahal izango dugu prestatutako guztia! Primeran pasa dugu zuekin, mila esker!
Aste honetan, Ene Kantak taldeko lagunen bixita izan dugu eskolan. Laister ikusi ahal izango dugu prestatutako guztia! Primeran pasa dugu zuekin, mila esker!
Hemen daukazue aurreko ostiralean egindako 2. Albizjiraren bideoa.
Urriaren 8an gaztain jatea egin genuen. Horretarako aurretik Akolan eta eskola inguruan gaztainak bildu genituen. Giro ederrean ospatu genuen!
Kaixo familiak, Ikasturte berriari web orrian hasiera emateko, 2-3urteko haurren egokitzapenaren laburpenaren bideoa erakusten dizuegu. Ea gustoko duzuen!
Aurten lehenengo aldiz ospatu dugu GAU BELTZA, nahiz eta egunez ibili garen!!!! Gustura ibili gara herrian zehar puska bilduz eta gurasoak prestaturiko txokolate ederra janez eman diogu bukaera goiz beltzari. DATORREN URTEAN GEHIAGO ETA HOBETO!
Azaroarekin batera etorri da altzoko axotaren lehen alea. Ikastetxeko egunkariren lehen ale honetan herriko hainbat berri dauzkagu umorez ongi bustiak. Jarraian dagoen botoitxoan daukazue ale osoa irakurgai eta edonork deskargatu nahiko balu.
Azaroaren 2an Miramonen izan ginen Kutxa-espazioan. Bertako zientziaren museoan zenbait ekintza egin genituen. Planetarioan Eguzki sisteman zehar bidaiatu genuen, ondoren Animalia bitxi ugari ikusi genituen, ispiluekin jolastu eta giza gorputzaren indarrak neurtu esaterako. Dudarik gabe ikasleentzako oso esanguratsua izan zen irteera. U...
Iraila bukaeran Galtzagorri elkarteko Imanolen bisita jaso genuen. Helduenekin lehenengo, eta gazteenekin ondoren, hainbat liburu aurkeztu zituen, zatitxo txikiak kontatuz. Ipuin, nobela, komiki eta gainontzekoak "Altxorraren kutxa"tik hartu zituen, gure eskolara denon gozamenerako ekarritako liburuz betetako kutxa batzuetatik. ...
Urria ere ederki joan da. Hona hemen laburpen bideoa.
Joan den ostiralean ikasle ohiak etorri zitzaizkigun bisitan, eta ipuin batzuk irakurri zizkiguten. Eskerrik asko!
Orain bi aste, eskolako txikiak Beasaingo Usurben izan ziren "Koko oihanean 2" filma ikusten. Primeran pasa zuten!
2021 ko urriaren 18an Batzarremuñora joan ginen, Alegiko Iñaki Mezkitarekin. Odonatuen inguruko erakusketa batean, burruntziak eta sorgin orratzen arteko desberdintasunak azaldu zizkigun. Burruntzia ezagutzeko landare batean gelditzen bada hegalak zabalik uzten ditu, aldiz sorgin orratzak ez. Ur ekosistemen garrantziaz ere aritu zen, eta gure urmae...
Eskolako txikitxoenak Tolosara joan dira NUR pelikula ikustera. Oso esperientzia polita eta aberasgarria bizi izan dute. Oso gustora egon dira.
Lehenengo hiruhileko irteera aurreko astean egin genuen eta primerako eguna izan zen! Zumaia ezagutu eta izugarri disfrutatu genuen.
Baso eskola proiektuaren barruan, ikasturte honetan ere, besterik ezean, ostiralero basora joango gara. Euritako arropa jantzita, ezagunak zaizkigun hainbat zuhaitz, landare eta xomorro ikusteko aukera daukagu, baita ezegagunak zaizkigun hainbat ere. Gainera, aihen belarretan zintzilikatzeko aukera ere badaukagu, batzuetan!
2021eko urriaren 16an Udala eta eskolatik proposatuta, Geizan Urmaela egiteko auzolana antolatu zen. Goizeko 10.00etan Batzarremuñon bildu ginen, Urmaletan sortzen den bizitzaren inguruko erakusketa bat zegoen bertan. Ondoren, Geizara joan ginen, eta bertan Urmaela prestatu genuen, hurrengo lanak eginez: harriak kendu, aurrez egindako zuloa oihal b...
Pasa den ostegun arratsaldean sagardoa nola egiten den ikustera joan ginen Olanotarren etxera. Azalpen guztiak adi-adi entzun ondoren, zumo gozoa dastatzeko aukera izan genuen. Mila mila esker ekintza eder hau posible egin duzuen guztioi!! Aupa gu!!
Aurreko urtean, pandemia dela eta, gure ikasleek ezin izan zuten igerilekura joan. Aurten, ordea, gauzak hobe daudenez, igeri egiten ikasteko aukera daukagu berriro ere! Urrian zehar, goizero, LH-ko lehenengo taldekoak Lazkaoko igerilekuan ibiliko dira, ongi pasatzen, plisti, plasta!