Bloga

Gipuzkoako Eskola Txikiak

Gipuzkoako Eskola Txikiak adin aniztasuna bultzatzen duten tamaina txikiko eskolak dira, landa eremuan kokatuta daude, eta hiru ezaugarri horien ondorioz lan on bat egiteko aukera ugari eta anitzak dituzten eskolak dira

Baso eskola

Ikasturte honetan ere hasi gara baso eskolan! Iazko moduan, astean pare bat aldiz joaten gara. Hementxe duzue bilguneko argazki bat. Bertan, goizean egindakoa partekatzen dugu eta ondoren, hamaiketakoa egiten dugu.  

  570 Ikustaldi

Hondarribira irteera

Urriaren 21 eta 22an LHko ikasleak Hondarribira joan ziren. Kala ezberdinak ezagutuz ibilbidea egin zuten. Primerako irteera izan zen! Eguraldi euritsua egin bazuen ere, ederki pasatu zuten.

  479 Ikustaldi

Zepadiko putzura bisita

Ikasturte honetan ere hasi gara Zepadiko putzuetara bisitak egiten eta aurrerantzean ere jarraitzeko asmoa dugu. Egin ditugun bisitetan putzuaren ingurua garbitu, igel gorriaren behaketa, urtaro aldaketak putzuan egindako eragina... aztertu ditugu.

  458 Ikustaldi

ALBISTE TXARRAK ESKOLAN!!!

 HARRAPAKARI BATEK ESKOLAKO OILO GUZTIAK HIL DITU. ORAIN BESTE 6 OILO BERRI EKARRI DITUGU. 2 MARROI, 2 GRIXA ETA 2 BELTZA. IKUSI NAHI DITUZUE???

  353 Ikustaldi

Ene Kantak eskolan!

Aste honetan, Ene Kantak taldeko lagunen bixita izan dugu eskolan. Laister ikusi ahal izango dugu prestatutako guztia! Primeran pasa dugu zuekin, mila esker! 

  484 Ikustaldi

ALBIZJIRA 2

Hemen daukazue aurreko ostiralean egindako 2. Albizjiraren bideoa.

  403 Ikustaldi

Gaztain jatea

Urriaren 8an gaztain jatea egin genuen. Horretarako aurretik Akolan eta eskola inguruan gaztainak bildu genituen. Giro ederrean ospatu genuen!

  352 Ikustaldi

Ikasturte berriari hasiera

Kaixo familiak, Ikasturte berriari web orrian hasiera emateko, 2-3urteko haurren egokitzapenaren laburpenaren bideoa erakusten dizuegu. Ea gustoko duzuen!

  510 Ikustaldi

GAU BELTZA

Aurten lehenengo aldiz ospatu dugu GAU BELTZA, nahiz eta egunez ibili garen!!!! Gustura ibili gara herrian zehar puska bilduz eta gurasoak prestaturiko txokolate ederra janez eman diogu bukaera goiz beltzari. DATORREN URTEAN GEHIAGO ETA HOBETO!

  449 Ikustaldi

Extra extra!!!

Azaroarekin batera etorri da altzoko axotaren lehen alea. Ikastetxeko egunkariren lehen ale honetan herriko hainbat berri dauzkagu umorez ongi bustiak. Jarraian dagoen botoitxoan daukazue ale osoa irakurgai eta edonork deskargatu nahiko balu.  

  478 Ikustaldi

Eureka!!!!

Azaroaren 2an Miramonen izan ginen Kutxa-espazioan. Bertako zientziaren museoan zenbait ekintza egin genituen.  Planetarioan Eguzki sisteman zehar bidaiatu genuen, ondoren Animalia bitxi ugari ikusi genituen, ispiluekin jolastu eta giza gorputzaren indarrak neurtu esaterako. Dudarik gabe ikasleentzako oso esanguratsua izan zen irteera.  U...

Gehiago irakurri
  410 Ikustaldi

Galtzagorri Elkartea. Altxorraren kutxa

Iraila bukaeran Galtzagorri elkarteko Imanolen bisita jaso genuen. Helduenekin lehenengo, eta gazteenekin ondoren, hainbat liburu aurkeztu zituen, zatitxo txikiak kontatuz. Ipuin, nobela, komiki eta gainontzekoak "Altxorraren kutxa"tik hartu zituen, gure eskolara denon gozamenerako ekarritako liburuz betetako kutxa batzuetatik. ...

Gehiago irakurri
  404 Ikustaldi

EKOGUNE ETA TXURI-URDINERA IRTEERA

  456 Ikustaldi

URRIKO LABURPEN BIDEOA

Urria ere ederki joan da. Hona hemen laburpen bideoa. 

  475 Ikustaldi

Egitura berria!

Egitura berria dugu psikomotrizitate gelan eta primerakoa da!  Mila esker! 

  523 Ikustaldi

IRAKURKETA BEREZIA IKASLE OHIEKIN

Joan den ostiralean ikasle ohiak etorri zitzaizkigun bisitan, eta ipuin batzuk irakurri zizkiguten. Eskerrik asko!

  337 Ikustaldi

Eskolako txikiak zinemara

Orain bi aste, eskolako txikiak Beasaingo Usurben izan ziren "Koko oihanean 2" filma ikusten. Primeran pasa zuten!

  368 Ikustaldi

BATZARREMUÑON IÑAKIREKIN

2021 ko urriaren 18an Batzarremuñora joan ginen, Alegiko Iñaki Mezkitarekin. Odonatuen inguruko erakusketa batean, burruntziak eta sorgin orratzen arteko desberdintasunak azaldu zizkigun. Burruntzia ezagutzeko landare batean gelditzen bada hegalak zabalik uzten ditu, aldiz sorgin orratzak ez. Ur ekosistemen garrantziaz ere aritu zen, eta gure urmae...

Gehiago irakurri
  574 Ikustaldi

Eskolako txikienak NUR ikustera

Eskolako txikitxoenak Tolosara joan dira NUR pelikula ikustera. Oso esperientzia polita eta aberasgarria bizi izan dute. Oso gustora egon dira. 

  353 Ikustaldi

Zumaiara irteera

Lehenengo hiruhileko irteera aurreko astean egin genuen eta primerako eguna izan zen! Zumaia ezagutu eta izugarri disfrutatu genuen.  

  393 Ikustaldi

Albiste irakurrienak

Zubietako eskola
29 Urtarrila 2018
Zubieta
 SORPRESA GALANTA JASO GENUEN ASTERTEAN ESKOLAN: PIRRITX ETA PORROTX BISITAN ETORRI ZITZAIZKIGUN ETA GOIZA PASA ZUTEN GUREKIN. MILA ESKER PIRRITX, POROTX ETA BATEZ ERE AIORARI...
CEP Igeldoko Eskola
10 Apirila 2018
Igeldo
​Pirritx, Porrotx eta Mari Motots Igeldoko eskolan!! Apirilaren 10ean Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoak Igeldoko herri eskolan izan ditugu « Gona Gorria » kantaren bideoklipa bertan grabatzek...
Adunako eskola
10 Abendua 2019
Aduna
Abenduaren 3an Euskara Eguna ospatu genuen eskolan. Goizean zehar euskarazko hitzak idatzi genituen "hitzolariak" lelopean: aspaldiko hitzak, Adunan erabiltzen direnak, itsasoarekin zerikusia dutenak,...
Alkizako eskola
25 Martxoa 2018
Alkiza
 Ostiralean, martxoak 23, Samaniego ikastetxeko 3 irakasle izan genituen bisitan basoan. Elkarrekin esperientziak konpartitzeko bidean, denok elkarrengandik aberastuz. Ederki ibili ginen. Nahi de...
Angiozar Eskola
05 Urtarrila 2019
Angiozar
Urtarrilak 3ko arratsaldean kafe tertulia prestatu genuen Barruandiako lagunekin egoteko. Barrundia, arabako udala da. Uribarri-Gamboa urtegitik Agurain bitartean dagoen udalerria da. Aizkorri-Aratzen...