Bloga

Gipuzkoako Eskola Txikiak

Gipuzkoako Eskola Txikiak adin aniztasuna bultzatzen duten tamaina txikiko eskolak dira, landa eremuan kokatuta daude, eta hiru ezaugarri horien ondorioz lan on bat egiteko aukera ugari eta anitzak dituzten eskolak dira

Baso eskola. Naturaz gozatzen

Baso eskola proiektuaren barruan, ikasturte honetan ere, besterik ezean, ostiralero basora joango gara. Euritako arropa jantzita, ezagunak zaizkigun hainbat zuhaitz, landare eta xomorro ikusteko aukera daukagu, baita ezegagunak zaizkigun hainbat ere. Gainera, aihen belarretan zintzilikatzeko aukera ere badaukagu, batzuetan! 

  419 Ikustaldi

Auzolanean

2021eko urriaren 16an Udala eta eskolatik proposatuta, Geizan Urmaela egiteko auzolana antolatu zen. Goizeko 10.00etan Batzarremuñon bildu ginen, Urmaletan sortzen den bizitzaren inguruko erakusketa bat zegoen bertan. Ondoren, Geizara joan ginen, eta bertan Urmaela prestatu genuen, hurrengo lanak eginez: harriak kendu, aurrez egindako zuloa oihal b...

Gehiago irakurri
  412 Ikustaldi

TXOOOOOTX!!!!

Pasa den ostegun arratsaldean sagardoa nola egiten den ikustera joan ginen Olanotarren etxera. Azalpen guztiak adi-adi entzun ondoren, zumo gozoa dastatzeko aukera izan genuen. Mila mila esker ekintza eder hau posible egin duzuen guztioi!! Aupa gu!!

  381 Ikustaldi

Igerilekura berriro ere!

Aurreko urtean, pandemia dela eta, gure ikasleek ezin izan zuten igerilekura joan. Aurten, ordea, gauzak hobe daudenez, igeri egiten ikasteko aukera daukagu berriro ere! Urrian zehar, goizero, LH-ko lehenengo taldekoak Lazkaoko igerilekuan ibiliko dira, ongi pasatzen, plisti, plasta! 

  371 Ikustaldi

Musika entzunaldi aktiboak

Urriari hasiera emateko Musika Eskolako irakasleek bisita egin ziguten eta aretoan Carmen operaren moldaketa eskaini zuten: "Carmen zahar batek operaren argumentua kontatzen du, ikasleak operaren mundura hurbiltzeaz gain, indarkeria matxistaren inguruan sentsibilizatuz." Hilabete berria erritmoarekin hasteko ! 

  367 Ikustaldi
Etiketak:

Hondalea

Irailaren 22an 1. Ziklo, 2. Ziklo eta 3. Zikloko taldeek Santa Klara irlara egin zuten txangoa. Han, Cristina Enea Fundazioko monitoreek gidatuta, pista-jolasa burutu zuten uhartean zehar, bertako erliebe eta animalien ezaugarri nagusiak ezagutu zituzten, baita Hondalea obrara bisita egin ere. Egun ederra izan zen, aire librean jolasean, ikusten et...

Gehiago irakurri
  405 Ikustaldi
Etiketak:

Arte tailerra

  350 Ikustaldi

Baso eskola ikasturteko lehen irteera

Urriak 7 ostegunez baso eskolako lehen irteera egin genuen lehen hezkuntzako ikasleekin. Ikasleek eginikoaren bideotxoa jarraian ikus dezakezue. Botoiak zuzenean bideoa zabaltzen ez badu eskuineko botoiarekin klik egin eta "abrir en una pestaña nueva klikatu"

  341 Ikustaldi

Gaztaina bila

Kaixo: Atzo Aizarnako eskolatik gaztaina bila egin genuen ibilaldia. Hemen duzue argazki bat.  Beste bat arte

  355 Ikustaldi

Baratza

Kaixo:  Hemen duzue Aizarnako eskolan jarri dugun baratzaren argazkia.   Gustuko izango duzuelakoan.

  392 Ikustaldi

HARTUA DUGU IKASTURTEKO MARTXA!

Hilabetea konturatu orduko pasa zaigu. Hona hemen iraileko laburpen bideoa! 

  449 Ikustaldi

URMAELA EGITEN

Aurtengo lanetako bat basoko eremuan urmaela  eraikitzea izango dugu. Aranzadi elkartekoekin batera eta udalaren laguntzarekin egingo da. Pasa den ostiralean, urriak 1, urmaela eraikiko den tokian zuloa egin zuten eta urriaren 16ean amaituko dugu auzolanean. Gure eskolako gaztetxoenak bertara gerturatu ziren lanak...

Gehiago irakurri
  487 Ikustaldi

Basoko eguna

HHko nahiz LH1-2 mailako ikasleak basora joan gara. Bertan hainbat ikerketa eginez naturarekin harremanetan jartzeko aukera bikaina izan dugu. Introduzca el texto aquí ...

  389 Ikustaldi

ALBIZJIRA-URRIAK 1

  352 Ikustaldi

ANEREKIN ELIKADURA OSASUNTSUARI BURUZ HIZKETAN

3., 4. eta 5. mailakoak elikadurari buruzko proiektua ari gara lantzen eskolan, eta udaletxeko Anek gaiari buruz asko dakienez, guri laguntzera etortzeko eskatu genion.

  409 Ikustaldi

Zume bizia tailerra

Iraila amaitzeko Asteklima ekitaldien barruan, GaraiOn Natur arteako kideen bisita izan dugu eta ZUME BIZIA tailerra egin dugu. Zumea edo mimbre gazteleraz sahatsaren familiako zuhaixka batzuetatik ateratzen da zume lanerako egokia. Zumearekin ohikoena saskiak eta horrelako tresnak egitea da baina gure haurrek zumearekin estruktura biziak...

Gehiago irakurri
  599 Ikustaldi

Asteklima ipuin kontaketa

Asteklima, euskadiko klima aldaketaren astea ospatzen ari da irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean. Ekintza ugari izan dira eta horien artean ikastetxean ere egin ditugu ekintzak. Irailaren 24 ostiralean klima aldaketaren inguruko ipuin kontaketa izan genuen. Yolanda Arrieta gure ikastetxera inguratu zen eta ipuin kontaketa eder bat eskaini zigun....

Gehiago irakurri
  496 Ikustaldi

Imazen Pagora ibilaldia

Irailak 23 ostegunez Imazen Pagora ibilaldia egin genuen. Urteroko legez bertaratu eta bertso batzuk abestu genituen pagoaren gerizpean. Bide batez ikastetxeko irakasle berriei Altzoko txoko batzuk ere erakutsi genizkien. Beheko botoitxoan duzue ibilaldiaren bideoa ikusgai. https://drive.google.com/file/d/1GSIzfoUIQ9o6FEV6nRhz9TvEqcZV45wc/view...

Gehiago irakurri
  361 Ikustaldi

5.mailakoak mendian

Ostiral arratsaldean, 5.mailakoak mendira joan ginen Gorputz Hezkuntzako saioan. Giro ederra egin zigun! 

  362 Ikustaldi

ESKOLAKO PARKEA

 UDAKO OPORRETAN, ESKOLAKO PARKEA BERRITU DIGUTE. HONDARRA, EGURREZKO EGITURAK OREKA LANTZEKO ETA LANGA KENDU DUTE. EZAGUTU NAHI DUZUE? HEMEN ARGAZKI BATZUK.

  629 Ikustaldi

Albiste irakurrienak

Zubietako eskola
29 Urtarrila 2018
Zubieta
 SORPRESA GALANTA JASO GENUEN ASTERTEAN ESKOLAN: PIRRITX ETA PORROTX BISITAN ETORRI ZITZAIZKIGUN ETA GOIZA PASA ZUTEN GUREKIN. MILA ESKER PIRRITX, POROTX ETA BATEZ ERE AIORARI...
CEP Igeldoko Eskola
10 Apirila 2018
Igeldo
​Pirritx, Porrotx eta Mari Motots Igeldoko eskolan!! Apirilaren 10ean Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoak Igeldoko herri eskolan izan ditugu « Gona Gorria » kantaren bideoklipa bertan grabatzek...
Adunako eskola
10 Abendua 2019
Aduna
Abenduaren 3an Euskara Eguna ospatu genuen eskolan. Goizean zehar euskarazko hitzak idatzi genituen "hitzolariak" lelopean: aspaldiko hitzak, Adunan erabiltzen direnak, itsasoarekin zerikusia dutenak,...
Alkizako eskola
25 Martxoa 2018
Alkiza
 Ostiralean, martxoak 23, Samaniego ikastetxeko 3 irakasle izan genituen bisitan basoan. Elkarrekin esperientziak konpartitzeko bidean, denok elkarrengandik aberastuz. Ederki ibili ginen. Nahi de...
Angiozar Eskola
05 Urtarrila 2019
Angiozar
Urtarrilak 3ko arratsaldean kafe tertulia prestatu genuen Barruandiako lagunekin egoteko. Barrundia, arabako udala da. Uribarri-Gamboa urtegitik Agurain bitartean dagoen udalerria da. Aizkorri-Aratzen...