OTSAILAREN 19AN, HHKOAK ETA 1.ZIKLOKOAK ESKOLAKO BARATZEAN " OLES OLE LURRA ESNA ZAITEZ" ABESTIA KANTATU GENUEN LURRA ESNATZEKO.
Astelehen honetan Maider Yabar izan genuen bisitan eskolan. Trapezista, antzezle, ekoizle...den emakume honek bere ibilbidea erakutsi zigun eta bide batez,kale antzerkia eta trapezistei buruzko informazio aberatsa eman ere bai. Saioaren azken zatian oreka ariketak egin genituen bere laguntzarekin eta bukatzeko, bere goxotasun eta indar guztiarekin...
Santo tomas feri egunean eskolak herrikoentzako hamaiketakoa prestatu zuen. Gauza asko prestatu genituen Kroketak, Turroia, Salda, Txorizo pintxoa eta Haragi egosia. festa giro polita sortu trikitixa eta panderoarekin. Lojikalinera ere joan ginen eta gustora hartu zuten.
Urtarrilaren 24ean eskolako txikienak Eureka zientzia museora joan ziren zaharrenak orkestran zeuden bitartean. Bazkaldu ondoren guztiak pelikula bat ikusi genuen planetariunean.
Urtarrilaren 24ean Euskadiko orkestra sinfonikoa ikustera joan ginen. Asko gustatu zitzaigun gehienei.
OTSAILAREN 15EAN HAZIAK LANDATU ETA ERROMEROA URETAN SARTU GENUEN. Argazki gehiago: https://photos.google.com/share/AF1QipMCC81UFI5XnplYzJsEckAdMMlqnqQVeWU9ckT8E6bAZ3RSuYLvvs5Xzt_WMV1Mlw?key=SC1NMEZ4QjExQm1memVqc1dHaG9CNlBNT0xZWWNB
2019ko otsailak 12an Joseba Usabiaga gonbidatu genuen gure eskolara etortzea elkarrizketa bat egiteko. Aldez aurretik tailerretan galderak prestatu genituen eta bera etorri zenean erantzunak jaso genituen. Bere bizitza eta lanaren inguruan informazio asko jaso dugu eta Handia pelikularen inguruko lanketan guzti hau txertatu dugu.Oso gustura e...
OTSAILAREN 12AN, HAUR HEZKUNTZAKOAK 2, 3 ETA 4 URTEKOAK IOGURTA BANA EGIN GENUEN. Argazki gehiago: https://photos.google.com/share/AF1QipP5CAZh4elz3bTDs4Wq1NbN4OoLwEZYdcOPBkulLKuNumXoSV4IhrzOdcQh5i-6-A?key=cDQtcGtHX05hdWNzTC0tdUFfLVN3dFBUYi13OG9B
Kaixo denoi, orain dela bi aste mikrobioak lantzen hasi ginen eta janariarekin esperimetu ezberdinak egin genituen. 9 esperimentu ezberdin izan dira, eta aurreko astean besteen aurrean azaldu genituen. Joan den astean baita ere jogurtak egingenituen. Lactobacilusak, bakteria onak, esnea jogurta bihurtzen ikusi genuen. Bakoitzak erabakit...
Lorea Garate bidelagun dugula, Yoga saioak izango ditugu eskolan hamabostero, Basarte Guraso Elkarteari esker!!
Aurreko saio batean proba bat egin genuen eta oso gustura geratu ginen. LHko 1. eta 2.mailetakoak ipuin bat idazten ari dira eta LHko3., 4. eta 5.mailakoak izan zituzten bidelagun. Txikiak oso gustura aritu ziren eta nagusiek ere beraien laguntzeko lana ondo bete zuten.
Astean behin bikoteka irakurtzen jartzen gara LH 3 - 4 eta 5 ekoekin. Bikoteko bat tutorea izaten da eta bestea ikaslea. Hasi dira jadanik ikasleak onartzen, tutore izaten direnetan testua oso ondo ulertzen dutela eta gauzak ongi egiteko behin eta berriro saiatu behar garela. Animo denoi!!
Astelehen arratsaldeko tailer bat zientzia txokoan aritzeko aprobetxatu dugu, esperimentuak egiteko hain zuzen ere. Oraingo honetan, bi erronka izan ditugu: bata, arrautza bat botatzea lehenengo pisutik lurrera eta ez apurtzea; eta bestea aldiz, zubi sendo bat eraikitzea. Lehenengo erronkarako, mahai gainean ikasleei material desberdin mota a...
Kaixo, jakingo duzuenez Lucia joan zaigu. Hainbat urtez Agiñako eskolako parte garrantzitsua izan da eta horregatik omenalditxo bat egin nahi diogu gure blog honetatik. Ezinezkoa litzateke berak egindako lan guztia azaltzea baina bideotxo batean bildu ditugu eskolan bizitako hainbat une. Bere familiari besarkada bat eta muxu potolo bat bidaltzen di...