Jangela eta garraio zerbitzuak
Eskolak, jangela eta garraio zerbitzuak eskeintzen ditu.
Jangela zerbitzua:
Txirrita Eskolak jantoki zerbitzua eskaintzen du, Hezkuntza Saileko kudeaketa zuzeneko jantokien barruan. Honek bere prozedura eta gestio eredua du.
Menuak AUSOLAN enpresak eskaintzen ditu. Eguneroko otorduak beroan etortzen zaizkigu. Garraiolariak goizean ekarri eta officeko langileak labe beroan sartzen ditu bazkal ordura arte.
Haur hezkuntzako ikasleak bazkaltzera 12:15an etortzen dira eta Lehen hezkuntzako ikasleak 13:00ean. Bazkaldu ondoren begiralearekin jolas garaia izaten dute arratsaldeko eskola orduak hasi arte, 14:30ak arte.
Nahiz eta kopurua aldakorra den, egunero 50 ikasle inguru geratzen dira bazkaltzera.
AUSOLANek kontratatzen ditu begirale eta officeko lanak egiten dituzten pertsonak.
Ana da gure Officeko arduraduna eta Maite, Belen eta Ane gure begiraleak.
Hezkuntza sailak diruz finantzatzen du jangela. Gurasoek ordaintzen dute bazkariari dagokion gainerako zatia, hezkuntzak ezarritako prezio eta baldintzetan. Aurtengoak iazkoak bezalaxe honako hauek dira:
- Ohiko bazkaltiar garraiatuak → 3,30 €/eguneko
- Ohiko bazkaltiarrak → 4,60 €/eguneko
- Ez ohiko bazkaltiarrak → 5,20 €/eguneko
Garraio zerbitzua:
Eskolak garraio zerbitzua du autobusez.
Goizeko 9:00tan eskolara ekartzen dituzte ikasleak eta 16:15ean etxera eramaten dituzte.
Matrikula garaian, hurrengo ikasturterako beharrak jasotzen ditugu, Hezkuntza Sailari berri emateko.