Errezil

Jangela zerbitzua:

 

Jantokiko informazio orria

 

1.-  Bazkaltiarrak

Bi motatako bazkaltiarrak daude:

  • Ohikoak:  astero gutxienez 4 egunetan bazkaltzen geratzen direnak. Hauek ere bi motatakoak izan daitezke:
    • Garraiatuak:  eskolatik 2 km baino urrutiago bizi direnak.    Kuotaren prezioa     3,30 € da.
    • Garraiatuak  ez direnak:   eskolatik 2 km baino gertuago bizi diren ikasleak.    Kuotaren prezioa  4,60 € da.
  • Ebentualak:  astero 3 egun edo gutxiago geratzen direnak edota tarteka bazkaltzera etortzen direnak.      Kuotaren prezioa 5,20 € da.

 

Ikaslea “ohikoa” izan ahal izateko, bere izena Delegazioak markatzen duen urriaren egun zehatz bat baino lehenago eman beharra dauka.

  • Nahiz eta 4 edo 5 egunetarako aipatutako egun hori baino beranduago izena ematen duen ikaslea “ebentuala” bezala hartuko da.

2. Beka eskubidea

 Beka eskubidea izateko, ikasleak ikasturte osoan gutxienez 20 egun etorri beharko dira jantokira.

 

3. Diru itzulketa

Ikaslea jantokira jarraian 4 egun edo gehiago etorriko ez balitz, egun horietako bakoitza kuotaren erdia kobratuko zaio ( % 50 ).

Ikaslea 4 egun edo gehiago etorriko ez balitz baina egun horiek jarraian ez badira, egun horietako bakoitzaren kuota osoa kobratuko zaio ( % 100 ).

Ikasleak eskurtsiora egun pasa joaten direnean, jantokiko janaria hartu ez arren, kuotaren erdia kobratuko zaie ( % 50 ).

 

4. Greba egunak

Sukaldariak greba egiten duenean, janaririk zerbitzatzerik ez dagoenez, ikasleei ez zaie egun horretako kuotarik kobratuko ( % 0 ).

Irakasleek greba egin baina sukaldariak greba egingo ez balu, egun horretan jantokiko zerbitzua izatea erabat posiblea denez:

Delegazioan gurasook agian ez dituzuela ikasleak eskolara bidaliko kontutan hartzen dute eta, ikaslea bazkaltzera etortzen ez denez, kuotaren erdia kobratzen da ( % 50 ).

Ikaslea jantokira etorriko balitz, logikoa denez, kuota osoa kobratuko zaio ( % 100 ).

 

Azken albisteak

2019 Martxoa 11
2019 Martxoa 10
2018 Urria 11

Atalak

Irakasleen koordinatzailea

Gurasoen koordinakundea