Abaltzisketako eskola
Guztiontzako eskola
2014-2015 ikasturtean aldaketa metodologiko sakon bati ekin genion. Urte hauetan formatzen eta gure praktikari buruzko hausnarketak egiten aritu gara. Hausnarketa horien ondorioz, gure eskolako antolaketa, haurren ikasteko modura eta beharretara moldatzen joan gara. Horrekin batera printzipio pedagogiko batzuk adostu ditugu:
- Eskola tailerretan antolatuta dugu. Mugimendu, Zientzia, Aroztegi, Arte eta Liburutegi tailerrak dira eskolako espazioak eta bertan proposamen eta material konkretuak eskaintzen ditugu haurraren garapenean eraginkorrak direnak eta aldi berean beraien konpetententzi maila garatzea ahalbidetzen dutenak.
- Adin aniztasuna osoa dugu, denon arteko elkarreragina ahalbidetzen duena. Haurrak ez dira adinaren arabera elkartzen, interes edo beharraren arabera baizik. Adin ezberdinetako haurren arteko interakzioak oso aberatsak izaten dira, bata bestearengandik asko ikasten dute, bai txikiek eta baita zaharrenek ere. Harreman hori modu naturalean ematen da, behartu gabe eta hortxe ikusten da benetako kooperazioa, laguntza eta elkareragina.
- Haurrak ikertzera eta benetako esperientziak bizitzera ahalbidetzen duten proposamenak eta materialak prestatzen ditugu, beraien bizipenetatik, ezaugarri eta beharretatik gertu dauden ekintzak, egoerak, erronkak,… aurkeztuz.
Txalburu Herri Eskola
- Helbidea: Hirigune 1 20269 Abaltzisketa
- Ikasle kopurua: 30
- Jangela: bai
- Garraioa: ez
- Festa: bai – 2011
Informazio praktikoa
kokapena
Azken albisteak
2023 Martxoa 23
2023 Martxoa 16
2023 Otsaila 16
2022 Azaroa 08