Aizarnazabal

Aizarnazabalgo eskola

Basakaitz Herri Eskola

  • Helbidea: Atari soro z/g 20749 Aizarnazabal
  • Ikasle kopurua: 114
  • Jangela: bai
  • Garraioa: bai
  • Zaintza: bai
  • Festa: bai – 1993 - 2004

943 14 70 56

 

ESKOLARI BURUZ

 

 BASAKAITZ H.I. Aizarnazabalgo eskola bakarra da eta bertan herriko ia haur guztiak eskolaratzen dira. Aizarnazabal Urola kostaldeko herri txikia da, eta, azken urte hauetan industrigune handiak osatu baditu ere, landa eremuan kokatuta dago, eta oraindik baserri giroa ere sumatzen da bertan.  Beraz, harreman zuzena izan dezake bai industriarekin, bai nekazaritza giro eta naturarekin.

 BASAKAITZ eskola publikoa da, Hezkuntza Sailaren administrazioaren menpean  dago. Eskola euskalduna da, euskara baita herriko eguneroko hizkuntza; hitanoa erabiltzen da kalean. Euskal kulturaren beste hainbat alderdi ere oso errotuak daude herrian, besteak beste, herri kirolak, esku-pilota, euskal dantzak, bolatokia, bertsolaritza...

 Azken urteetan berriro hazi bada ere eskola txikia da, irakasleek eta gurasoek harreman estua erraza dute eta herritarrek eskola hurbil senti dezakete. Herriko erakunde eta elkarteentzat irekita egon da beti eta askok erabiltzen dituzte bere instalazioak (udala, guraso elkartea, dantza taldeak, odol emaileak, guraso eta herritarrentzat ikastaroak...). Horretarako udalarekin elkarlanean aritzea ezinbestekoa da eta hala aritzen gara.

 Beti izan ditu geletan zenbait adinetako ikasleak batera eta aurrerantzean ere hala izango da, adin nahasketak eta aniztasunak oro har onurak dakartzala uste dugulako. Azken urteotan inguruko herri handiagoetatik familia berriak etorri zaizkigu eta enpresetako lanak erakarrita kanpoko etorkin ugari ere bai.  Kultura aniztasuna ohikoa bihurtu da herrian eta eskolan. Guzti honekin herritarren ohiturak, bizimodua, eta herriaren izaera bera ere aldatzen ari dela sumatzen dugu.

BASAKAITZ H.I. Gipuzkoako Eskola Txikien Elkarteko kide da. Bai gurasoak, bai irakasleak Elkartean aktiboki parte hartzen dute. Irakasleak gainera eskola txikietako zuzendari bileretan eta prestakuntza saioetan hartzen dute parte ahal den eiñean eta ikasleekin batera jai giroko zenbait ekitaldietan ere bai.

Kokapena

Atalak

Irakasleen koordinatzailea

Gurasoen koordinakundea