Alkizako eskola
Alkizako Herri Eskola
- Helbidea: Alkiza plaza 29. 20494 Alkiza
- Ikasle kopurua: 48
- Jangela: bai
- Garraioa: ez
- Festa: bai - 1999
ESKOLARI BURUZ
Alkizak badu bere eskola, herria den bezalakoa noski, txikia. Baina ez horregatik eskasa.
Gipuzkoako beste hainbat herri txikietako eskolen antzera, gure herriko haurrak bere giro naturalean hezten ditugu, berezkoak dituzten baloreak eta izaera indartuz. Umeak bere sentipen eta bizipenetatik ahalik eta gertuen hezteak, sekulako garrantzia du eta horretan saiatzen gara.
Azkenean gure eskoletako leloak dioen bezala, eskola txikiak bizirik, herri txikiak bizirik. Herri hauetako iraupenean ezinbestekoak dira eskolak.
Haurrak, gazteak bihurtzean, bere oinarrietan heziak egoteak herriaren etorkizuna bermatzen du.