Altzo

Altzoko eskola

Imaz Bertsolaria Herri Eskola

  • Helbidea: Altzo Muino 160 20268 Altzo
  • Ikasle kopurua: 55
  • Jangela: bai
  • Garraioa: bai
  • Festa: bai - 2010

943 65 00 86

Harpidetu nahi dut

Azken albisteak

2018 Martxoa 09
2018 Martxoa 05

Atalak

KOKAGUNEA ETA ERREALITATE SOZIALA

Altzo Tolosaldeko herri txiki bat da, Alegiatik 2 km.tara gutxi gora behera eta Donostiatik 32 kilometrotara dagoena. Gaur egun 413 biztanle inguru ditu.

Herria, landa eremuan kokatuta dagoen arren, azken urte hauetan zenbait aldaketa somatu dira etxe bizitza berrien eraiketa dela eta. Hala ere, oraindik, baserri giroa somatzen da nahiz eta ekonomi iturria mistoa izan (industriagintzan eta zerbitzuak).

Herriaren hizkuntzaren egoera aipatzerakoan biztanlegoaren ia %100 euskalduna dela esan genezake, esparru gehienetan euskara erabiltzen baita. Hala ere, badaude famili gutxi batzuk non gurasoetako bat edo biak ez duten euskaraz hitz egiten.

ESKOLAREN HISTORIA ETA GAUR EGUNGOAREN EZAUGARRIAK

Imaz Bertsolaria eskola publikoa 1989. urtean itxi eta bederatzi urtera ireki zen 1998.urtean bederatzi ikaslerekin Udaletxeko lokaletan. D ereduko eskola da eta herrian bakarra.

1998. urtetik aurrera ikasle kopurua igotzen joan zen eta 2006. urtean ikastetxe berria ireki zen.

Gaur egun Eskolak eraikin bakarra dauka, 2 urtetik 12 urte bitarteko haurrak daude bertan eskolatuak. Haur Hezkuntza bi gelaz osatua dago, eta Lehen Hezkuntza beste hiruz. Gela bakoitzean bi adin desberdineko  haurrak ditugu.

Honetaz gain, eraikinak baditu informatika gela, liburutegia, psikomotrizitate gela, biltegi-laguntza gela, bideo gela-jangela eta kanpoko jolastokiak.

Eskolak eskaintzen dituen zerbitzuak, jangela, eta garraioa dira.

Eskolaz kanpoko ekintzak Guraso Elkarte eta Udalaren artean antolatzen dituzte. Hala nola, musika, dantza, kirola,...

D.B.H.ko ikasketak egitera Alegiako Aralar Institutura bideratzen dira ikasleak.

Eskola irekia da, gurasoen eta herriko beste erakunde edo taldeetatik datozen proposamenak jasotzeko prest dagoena, guztion parte hartzea bultzatuz. Bestalde, herriko zenbait ohitura mantentzeko ere ahaleginak egiten dituena; hala nola, Gabonetan, Ihauterietan, ikasturte amaieran,...herrian murgilduz edo eta herritar guztiei gonbidapenak luzatuz.

Eskola publiko bezala akonfesionala da hein haundi batean eta errespetuzko jarrera bat bultzatuko da ikasle-irakasle zein gurasoen sinesmen desberdinekiko.

Orohar, herrian sortzen diren zenbait beharrei erantzuteko ere irekia dago, bideragarriak diren neurrian bertako instalazioak eskainiz:

  • Loatzo musika eskolari
  • Guraso Elkarteari
  • Eskola kirolari

Eta era berean, Udalaren instalazioa, guri eskaintzen dizkigute:

  • Udaletxearen lokal ezberdinak gure beharretarako.
  • Baratza jartzeko udaleko lur sailak…

Kokapena

Irakasleen koordinatzailea

Gurasoen koordinakundea