Bidania-Goiatzko eskola
Txinkorta Ikastetxea
- Helbidea: Agerre Azpi 9 20496 Bidania-Goiatz
- Ikasle kopurua: 53
- Jangela: bai
- Garraioa: ez
- Festa: bai - 1988 eta 2014
943 68 10 89
Eskola gaur egun
Gure eskola txikia da : 53 ikasle dauzkagu aurten eta bost taldetan gaude banatuta :
- Haur hezkuntza 2 eta 3 urte: 9 ikasle
- Haur hezkuntza 4 eta 5 urte: 10 ikasle
- Lehen hezkuntza 1. eta 2. maila: 13
- Lehen hezkuntza 3 eta 4.maila: 10
- Lehen hezkuntza 5 eta 6. Maila: 11
Gure eskolara etortzen bazara, giro atsegina, talde txikiak, ikasleen arteko interakzioa, banakako heziketa, hezkuntza eguneratua eta guraso-irakasle-ikasleen arteko hurbiltasuna aurkituko duzu.
Iraila eta ekainean jardunaldi jarraia egiten dugu. Ikasleak 9:00tan sartu eta 13:00tan ateratzen dira.
Urritik maiatzera 9:00tan sartu eta 12:30tan aterako dira goizean. Arratsaldean 14:30tan sartu eta 16:15tan aterako dira.