Ereñotzuko eskola
Txirrita Herri Ikastetxea
- Helbidea: Ereñotzu auzoa z/g 20128 Ereñotzu
- Ikasle kopurua: 75
- Jangela: bai
- Garraioa: bai
- Festa: bai - 2002
Eskolari buruz
Txirrita Ikastetxea Ereñotzun kokatua dago, landa eremuan, naturarekin harreman zuzenean.
Administratiboki, Hernaniko auzo bat izan arren, herrigunetik 6 km-tara kokatua dago eta Auzo
Udala du. Ezaugarri horiek eta auzoaren tamaina balio garrantzitsutzat ditugu eskola gertukoa
izateko eta komunitatearekin elkarlanean aritzeko.
Azken urteetan, auzoko etxebizitzen gorakadak biztanleariaren hazkuntza nabarmena ekarri
du, eta ondorioz eskolaren ikasleria ere dezente handitu da. Oraindik eskola txikia izaten
jarraitzen badugu ere (5 ikasle talde) gure taldeen ikasle ratioek gora egin dute urte gutxian.
Azken bost urteetan gure ikasle kopurua ia bikoiztu egin da. Gure eskolak Haur Hezkuntza eta
Lehen Hezkuntzako etapak barne hartzen ditu (2-12 urte).
Komunitateari zabalik eta komunitatearekin batera lan egin nahi duen ikastetxea gara.
Ikastetxea azken urteetan asko handitu bada ere, printzipio horri eutsi nahi diogu.
Horretarako, gurasoei, auzoari,… bideak eta markuak eskaintzen dizkiogu eskolaren
funtzionamenduan parte hartzeko.