Gabiriako eskola
Balentzategi Herri Eskola
- Helbidea: Herri enparantza z/g 20217 Gabiria
- Ikasle kopurua: 25
- Jangela: bai
- Garraioa: bai
- Festa: bai - 1991 eta 2015
Testuingurua
Gure herriko eskola Balentzategi Herri Eskola da, Goierri eskualdeko Gabirian kokatua, 400 biztanletik gora dituena.
Gabirian landa eremua den arren, nekazaritza eta abeltzaintzaren jarduera gutxituz joan da, industrializazioaren ondorioz.
Euskaraz bizi den herria da, gaztelaniaren presentzia nabarmentzen ari delarik.
Balentzategi Herri Eskola ikastetxe publikoa da. D ereduko eskola da. Gure eskolaren eskaintza 2-12 urte bitartekoa da:
∙Haur Hezkuntza: 2-5 urte.
∙Lehen Hezkuntza: 1. mailatik – 6. mailara. (6-12 urte).
Gure ordutegia honako hau da: goizez, 9:00etatik 12:30etara eta arratsaldez, 14:15etatik 16:00etara. Ikasleak goizez bakarrik egoten diren zenbait egunetan ordutegia 13:00ak arte luza daiteke.
Herri eremua zabala denez, Hezkuntzak dagokionarentzat garraio zerbitzua eskaintzen du goizean eta arratsaldean.
Ikastetxeak jangela gelarik ez duenez udalak jantoki zerbitzua herriko Ostatura bideratzen du.Eusko Jaurlaritzak antolatutako Kudeaketa Zuzeneko Jantoki Programaren barruan sartuta dago zerbitzu hau, nahiz eta bertan prestatutako janaria izan.Bazkaltzeko garaian zaintzaileak egoten dira eta beraiek arduratzen dira ondorengo zaintzaz, zerbitzu guztiaren arduradun zuzendaritza taldea delarik. Jangelan eskolako edozein irakasle edo ikasle gera daiteke. Eta diru laguntza jasotzeko aukera dute ikasturte hasieran izena ematen duten ikasleek.
Irakasle, ikasle, guraso, langile ez-irakasle, udala eta herriaren eguneroko esku-hartzearekin osatzen eta egiten dugu Eskola Komunitatea.
Balentzategi eskolak badu Makilari Txiki Guraso Elkartea eta bertako partaideak dira eskolako guraso guztiak. Gipuzkoako Eskola Txikien Elkarteko kide da. Ikasturtearen amaieran Eskola Txikien Eguna ospatzen da eta txandaka Gipuzkoako Eskola Txiki bat arduratzen da antolaketaz. Festa horretan parte hartzen dugu.
Balentzategi Herri Eskola Baikarako, Gipuzkoako ikasleen gurasoen federazioko, kide ere bada.