Olaberriako herri eskola
- Helbidea: San Joan plaza. 20212 Olaberria
- Ikasle kopurua: 33
- Jangela: bai
- Garraioa: bai
- Festa: Bai. 2013.
Eskolari buruz
Olaberria, 900 biztanle inguruko herri txikia da, herri-guneaz gain biztanleria nahiko sakabanatua duena. Hiru gune bereizten dira, bakoitza bere ezaugarri propioekin. Hizkuntza, testuingurua, egoera sozio-ekonomiko guztiak eskolaren egunerokotasunean eragin zuzena dute. Landa eremua nagusitu arren, industrigune garrantzitsua ere badu Olaberriak, gune ezberdin horiei esker kultura, ohitura eta
interes desberdineko herri aberatsa osatuz.
Olaberriak, betidanik izan du eskola, garai desberdinetan aldatuz joan dena, bai kokapenaren aldetik baita eskola beraren garapenetan aldetik ere.
- Ikuspegi konstruktibista
Ikaslea bera da bere ikaskuntza-prozesua eraikitzen duena, eta horretarako, aurreko jakintza eta trebezietatik abiatzen da jakintza berria ikastera. Beharrezkoa da, beraz, haurra ikaste prozesu hori ahalbidetuko duen egoera esanguratsuetan eta ezberdinetan kokatzea.
- Aniztasuna aberastasuna da
Daukagun aniztasun guztia aberasgarria dela pentsatzen dugu. Hori dela eta, ikasleen berezitasunak indartzen saiatzen gara eskolan, norbanakoak izan dezakeen edozein gaitasun beste edozeinen parean jarriz.
- Interakzioa beharrezkoa da
Aurretik ere aipatua dago ikaslea bera dela bere ikaste prozesua eraikitzen duena. Hori gertatzeko, ordea, interakzioa beharrezkoa izango da, interakzio desberdinak, hain zuzen ere.
- Kooperazioa beharrezkoa da
Amaitzeko, interakzioa eraginkorra izan dadin, lanaren planteamendu kooperatiboak egin behar ditugula pentsatzen dugu. Jarrera kooperatiboak garatzea beharrezkoa da gaurko gizarterako, eta aldi berean, ikasleen motibazioa indartzen laguntzen dute lanerako egiten ditugun planteamendu kooperatiboek.